90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, kontratazioa egiteko kulturako teknikariaren lanpostu baterako, kirol teknikariaren eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan eta errelebo-kontratuaren modalitatean. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Mendabiako Udaleko alkateak, 2025eko apirilaren 11n, eman zuen ondotik osorik ematen den honako ebazpen hau:

Bukatu da eskabideak aurkezteko epea honako deialdi honetan parte hartzeko: kulturako teknikariaren lanpostu bat, kirol teknikariaren eginkizunak dituena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobak. Deialdia argitara eman zen 2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an. Hartara, bidezkoa da, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 4. oinarriarekin bat etorriz, onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena ematea, baztertutako inor ez baitago, eta agintzea argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluan jasotzen den eskudantziarekin bat, enpleguko deialdi publiko hau arautzen duten oinarriei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea, deialdi honetan parte hartzeko: kulturako teknikariaren lanpostu bat, kirol teknikariaren eginkizunak dituena, lan-araubide finkoan eta errelebo-kontratuaren modalitatean betetzeko hautaprobak, Mendabiako Udalean aritzeko:

–Probetarako onartutakoak:

ALONSO RUBIO, ENDIKA

AMATRIAIN FERNÁNDEZ, SANDRA

ARMENDÁRIZ ALBERO, NAGORE

ARRÓNIZ MARTÍNEZ, IVANA

CAMEIRAO OJER, DIEGO

COBO PIÑA, M.ª JOSÉ

ELVIRA TEJEDOR, NURIA

GALILEA SÁDABA, SILVIA

GUARÍN OSSA, CAMILA ALEJANDRA

MANSO SAINZ, LAURA

MARAÑON ZABALZA, ANDER

MAROTO VIZCAYA, DANIEL

MARTÍNEZ DE ESPRONCEDA MARTÍNEZ, JOSÉ ANTONIO

MARTÍNEZ DOMINGUEZ, IRATXE

MARTÍNEZ MARTÍNEZ, IGNACIO

OCHOA FERNÁNDEZ, IÑIGO

OLLO IRUJO, BEÑAT

REMÍREZ LABAT, IÑAKI

ROMERO SAINZ, MARTA

SAINZ HERNÁNDEZ, JAVIER

SUBERO GONZALO, AINHOA

UGARTONDO ARMAS, RAQUEL

URBIOLA ROMERO, M.ª ROSARIO

VILLOSLADA PALACIOS, DAVID

2. Hautapen prozesuko lehen ariketa (proba teorikoa) ekainaren 6an eginen da, ostiralarekin, goizeko 10:00etan Mendabiako Joaquín Romera DBHI institutuan (Miguel Pérez 7an).

3. Agintzea ebazpen hau argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko ediktuen taulan eta Udalaren webgunean, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Mendabian, 2025eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2505729