2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Aldaketa Udal Planean, Ollogoiengo 2. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Hasierako onespena
Metautengo Udalak, 2025eko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Metautengo Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketa bat, Ollogoiengo 2. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Aldaketaren xedea lurzati horiek banantzeko/elkartzeko espedientea hastea da, eta Ana Rosa Gómez Martínez andreak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).
Metautenen, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2505982