2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MILAGRO
Deialdia, mantentze-lan orokorretako ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Alkatetzak 2025eko otsailaren 17an eman 2025-0084 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko Milagroko Udalaren zerbitzuko mantentze-lan orokorretako ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa. Deialdia argitaratu zen 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Alkatetzak 2025eko apirilaren 14an emandako 2025-0203 Ebazpenaren bidez onesten eta argitaratzen da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Hamar egun balioduneko epea dago alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko, iragarki hau argitaratu ondotik.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Milagron, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Onartutako izangaiak:
VIRGINIA URDIN PÉREZ
ASIER LES ARRONDO
MARTA MORENO MONGE
COSMEL RODRIGO TORRES MACAS
GONZALO HERNÁNDEZ PRÁXEDES
Baztertutako izangaiak:
ION GALLARDO GONZÁLEZ
Ez du aurkeztu 3. oinarriko 3.3 puntuko b) eta c) apartatuetako agiria.
Iragarkiaren kodea: L2505802