2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2025ean gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 827531.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/827531).
–Deialdiaren xedea da arautzea dirulaguntza batzuk, Lizarrako Udalak emanen dizkienak irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei, baldin jarduerak gauzatzen badituzte gizarte ekintzaren arloan, 2025. urtean.
Dirulaguntzaren helburua da ekonomikoki laguntzea proiektu batzuei, baldin jarduera puntualak gauzatzen badituzte, gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko. Ekintza edo jarduerak gizarte zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, laguntza, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen inguruko sustapena eta sentsibilizazioa.
–Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.
–Oinarri arautzaileak, dirulaguntza emateko gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei 2025. urtean.
–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810 eurokoa da.
–Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Lizarran, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2505891