90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, bete dadin lorezaintzako ofizialaren (taldeburua) plaza bat. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta azterketaren eguna

2025eko apirilaren 11n, Burlatako Udaleko alkateak 1016/2025 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, akats zuzenketa bat argitaratu zen eta eskabideak aurkezteko beste epe bat ireki zen deialdi honetan: C mailako lorezaintzako ofizial lanpostua, plantilla organikoan 5.40 zenbakia duena, prozedura murriztuaren bidez betetzeko deialdia, Burlatako Udalean aritzeko.

Ez dute eskabidea berriz aurkeztu beharko eskabidea jada aurkeztu duten izangaiek, argitaratutako deialdirako (deialdia argitara eman zen 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an).

2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 26an, prozedura murriztuaren bidezko deialdi baten oinarriak, bete dadin loretzaintzako ofizialaren (taldeburua) lanpostu bat, plantilla organikoan 5.40 zenbakia daukana.

Baldintza horien 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du alkatetzak, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. 4. oinarrian, honako hau eransten da: "Bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko du Alkatetzak behin betiko zerrenda, ebazpen baten bidez".

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. 6.1 oinarriaren arabera, oposizioaldian ariketa bakarra egin beharko da, praktikoa edo teoriko-praktikoa. Kasu praktiko bat edo batzuk garatu beharko dira, deialdiko gai-zerrendari buruzkoak eta lanpostuan bete beharreko funtzioei buruzkoak. Ariketa maiatzaren 16an eginen da, ostiralarekin, 9:00etan, Udalaren Jauregian, erdisotoko aretoan. Probaren iraupena jakinaraziko da hura egiten den egunean.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzenean onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, izangai bazterturik ez baitago, deialdi honetan: lorezaintzako ofizialaren (taldeburua) lanpostua, C mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia (plantilla organikoan 5.40 zenbakia du):

Zk.

DEITURAK ETA IZENA

1

Benitez Eguaras, Hodei

2

Ilarregui Carricaburu, Iñigo

3

Txapar Urdangarin, Iñaki

2. Erabakitzea oposizioaldiko ariketa maiatzaren 16an eginen dela, ostiralarekin, 9:00etan, Udalaren Jauregian, erdisotoko aretoan. Probak egiteko, NANa eta bolaluma urdina edo beltza eraman beharko dira.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, bai eta ohiko euskarrietan ere.

4. Interesdunei jakinaraztea hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, zuzenduko zaiona egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita."

Burlatan, 2025eko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2505787