2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Deialdia, lan-kontratazioarekin familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda
Erreklamazioak aurkezteko epea igaro da, egoki den iragarkia argitaratu baitzen 2025eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 27an, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hori dela eta, Alkatetzaren 2025eko apirilaren 14ko ebazpen baten bidez, honako hau erabaki da:
Lehena.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, deialdi honetarako: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin familia-langilearen lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidean, %66ko lanaldian eta Artaxoako Udalaren zerbitzura, aritu dadin Artaxoa aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
Bigarrena.–Adieraztea proba teorikoa 2025eko maiatzaren 23an izanen dela, 12:00etan, Artaxoako liburutegian.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Artaxoan, 2025eko apirilaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Izangai onartuak:
TEJEDOR LLES, ANA ISABEL
DÍAZ ROMERO, VIRGINIA
DÍAZ SANTOS, RAQUEL
TORRES AYALA, GISSELLA ROCIO
MORENO GONZÁLEZ, PATRICIA
HUALDE IBIRICU, ELISABEL
JIMENO URROZ, ELBA
FERNÁNDEZ MURILLO, JERUSALÉN
MURU IZU, ANA IRENE
RUIZ ESPARZA, INMACULADA
Izangai baztertuak: bat ere ez.
Iragarkiaren kodea: L2505794