2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Akats zuzenketa, 2024. urterako lan publikoaren eskaintzan
2025eko apirilaren 16an, Tuterako Udaleko alkateak 1612/2024 ebazpena eman zuen. Haren bidez, erabaki da akatsen zuzenketa bat onestea 2024. urteari dagokion Udalaren lan publikoaren eskaintzan (2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an), jarraian agertzen den bezala, eta zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea:
1.d apartatuan (urte anitzeko planean oinarrituta, enpleguan behin-behinekotasuna murrizteko tasa espezifikoaren kontzeptuan), honako hau dioen tokian:
–Administrari-ofizialaren hiru lanpostu, bat Antolakuntza, kalitatea eta herritarren parte-hartzea deritzon administrazio-unitatean jarduteko, beste bat Hiri garapen jasangarria arloan eta bestea Hiria sustatzeko arloan (plantillako kodeak: 507C01005, 2212C06228 eta 2213C06228), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lau lanpostu, Obren udal lantaldearen arloan jarduteko (plantillako kodeak: 2112D07203, 2112D07204, 2112D07205 eta 2112D07206), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0613B08302), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez.
Honela behar du:

–Igeltsero-ofizialaren lanpostu bat obren udal-lantalderako (plantillako kodea: 2012C06406), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lau lanpostu, Obren udal lantaldearen arloan jarduteko (plantillako kodeak: 2112D07203, 2112D07204, 2112D07205 eta 2112D07206), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0613B08302), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez.
Tuteran, 2025eko apirilaren 16an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2505944