90. ALDIZKARIA - 2025eko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

UE-UNC-23 unitatearen birpartzelazio-proiektua. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2025eko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du UE-UNC-23ren birpartzelazio-proiektua, Untzitin. Sustatzailea Juan José Aldaba Lecumberri da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.

Untzitin, 2025eko apirilaren 11n.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2505706