68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
601/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "LALOS" ERC-2025-POC-101292253.
602/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "LALOS" ERC-2025-POC-101292253.
653/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, Javier León Iriarte eta Sara Marcelino Sádaba ikertzaileen Gerakinen Poltsen esparruan sortutako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "01-998A-3444".
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 38/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretarako, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko prozeduretarako. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, kalifikazio-epaimahaiak 2025eko urriaren 20an hartutako erabakiaren aurka. Haren bidez, alegazioak ezesten dira eta behin betiko emaitzak argitaratzen dira deialdi honetan: Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) 10 plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 2478/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
14E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Europa Hurbilago Programarako Laguntzak" dirulaguntzaren 2026ko deialdia. DDBN kodea: 889671.
21E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, "Euskara erabiltzeko eta sustatzeko 2026ko laguntzak toki entitateentzat" izeneko deialdia onesten duena. DDBN kodea: 892953.
39E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, dirulaguntza honen deialdia onesten duena: "Artem Exporta 2026. Arte eszenikoetako eta musikaletako profesionalentzako laguntzak, birak egin ditzaten eta azoketan parte har dezaten". DDBN kodea: 892072.
40e/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, igerileku estaliak edo aire zabalekoak jabetzan dituzten klubei zein elkarteei (kirol klub filiala dutenei) zuzendua, jarduera fisikoko eta osasuneko programak finantzatzeko 2026ean. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 892090.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
22C/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Volkswagen Navarra SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
36C/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Andamios y Montajes Eca SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
37C/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Maquinaria y Servicios SAL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
55C/2026 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Baigorri Argitaletxea SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
1.7. BESTELAKOAK
16/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak 2026ko martxoaren 17rako iragarritako greba orokorrerako deialdia dela eta.
17/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez, 2026ko martxoaren 17rako iragarritako greba orokorraren deialdia dela eta, bermatzen baita hirugarrenek emandako funtsezko zerbitzuen funtzionamendua Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 902E/2025 Ebazpenaren bidez NASERTICi egindako mandatuaz den bezainbatean, hots, Tuterako Herritarren Arretarako Bulegoan informazio eta arreta zerbitzuak ematea.
49/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena, larrialdiak kudeatzeko hirugarrenek aire bitartekoekin ematen dituzten zerbitzuei dagokienez, 2026ko martxoaren 17rako egin den greba deialdia dela-eta.
64E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2026ko martxoaren 17rako iragarritako greba orokorraren deialdia dela eta, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.
42/2026 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez garatzen baitira Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetako epaimahaiei buruzko alderdiak, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.
111E/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, onesten duena EEHen agregakinen ziurtapen gida Nafarroako Foru Komunitatean.
120E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, luzatzen duena Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 400E/2018 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen inpaktuaren adierazpenaren indarraldia. Ebazpen horren bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen Agrowind Navarra 2013 SLk Nafarroako zenbait udalerritan sustatutako haize-parkeetarako (Nafarroako Proiektu Eolikoa); Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 698E/2018 Ebazpenaren bidez aldatu zen gero ebazpena.
122E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "Ombatillo" alderdian olio-errota jartzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena egiten duena. Sustatzailea J G Haute Cuisine Sozietate Mikrokooperatiboa da. Proiektua 2025eko abendukoa da.
128E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baita Erriberriko udal-mugartean dagoen autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat handitzeko proiekturako, biltegiratze sistema ezartzeko konpentsazioari atxiki gabeko soberakinetarako. Sustatzailea Camping de Olite SL da.
130E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Larraungo udal planaren aldaketa puntualerako, Mugiroko 20. poligonoko 380. lurzatiaren eremuan. Aldaketa Santiago Moreno Lozanok sustatu du.
596/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Riberporc SLUk sustaturik.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Resano Innovación SLUk sustaturik.
ENKANTEA, Larragako ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Ablitasko ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Sartagudako ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, ondasun higiezin batena, Iruñean.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Lekualdatze-lehiaketa, gerokultoreen plaza hutsak betetzeko
BURLATA
Udaltzaingoaren lan publikoaren eskaintza 2026rako
OLAZTI
Oposizio-lehiaketa, Udalaren eraikin eta lokal publikoak garbitzeko enplegatuaren plaza bat betetzeko. Aldaketa epaimahaian
IRUÑA
Akats zuzenketa honako honetan: oposizioa, barne-igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizialen 25 plaza, gehienez ere
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren 1 plaza. Izendapen-proposamena
AZKOIEN
Oposizioa, udaltzain-agentearen plaza bat betetzeko
TUTERA
Akats zuzenketa honako honetan: oposizioa, betetzeko udaltzainen bost plaza (C maila/taldearekin parekatuak)
ELORTZIBAR
Oposizio lehiaketa, euskarako teknikariaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Enplegu eskaintza publikoa 2026ko ekitaldirako
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, greba dela-eta ezarritako gutxieneko zerbitzuetan
ARRUAZU
2026rako zerga-tasak
BARAÑAIN
Barañaingo saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa sustatzeko deskontu-bonuen banakako ebaluazio-erregimeneko dirulaguntzen deialdia (udaberria-udazkena). Laburpena
BERA
Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
BERIAIN
Aldaketa, Pasabideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
CADREITA
Ordenantza, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
DONAMARIA
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
ENERITZ
Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena
LIZARRA
Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk ez-erabilgarritzat deklaratzea. Jendaurreko informazioa
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
EULATE
Udal ordenantza, arautzen dituena erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa behar dituzten hirigintza jarduerak. Behin betiko onespena
IGANTZI
Jendaurrean jartzea balorazio-ponentziaren proiektua
OLORITZ
Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-3.5 unitatean. Behin betiko onespena
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, UE-2.9 unitatean. Hasierako onespena
IRUÑA
Udaltzaingoaren ordainsarien erregelamendua. Behin betiko onespena
GARES
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
PUIU
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Finkak normalizatzea Tebasko 1. poligonoko 349., 538. eta 539. lurzatietan. Hasierako onespena
TIRAPU
Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena
TUTERA
Deialdia, taxi lizentzia bat emateko
UKAR
Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Behin betiko onespena
UNANUKO KONTZEJUA (ERGOIENA)
Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza
VALTIERRA
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko. Behin betiko onespena
Jaiotzagatiko laguntzen laburpena. 2026
HIRIBERRI ARTZIBARKO KONTZEJUA
Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
VILLATUERTA
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal-zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Lehendakariaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik