68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, kalifikazio-epaimahaiak 2025eko urriaren 20an hartutako erabakiaren aurka. Haren bidez, alegazioak ezesten dira eta behin betiko emaitzak argitaratzen dira deialdi honetan: Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) 10 plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 2478/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 2478/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikarien (berdintasuna) 10 plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi horren esparruan, Laura Urabayen Avellaneda andreak eta Aizaga Zeberio Petriati andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte kalifikazio-epaimahaiaren 2025eko urriaren 20ko erabakiaren aurka, haren bidez ezesten baitira alegazioak eta deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratzen baitira.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2604104