68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

596/2026 EBAZPENA, 2026ko martxoaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut Gobernu Kontseiluak 2026ko martxoaren 17an hartutako erabaki hau argitara dadila: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".

"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak plantilla organikoa onetsi egin behar dela ezartzen du. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikariei eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei aplikatu beharrekoa Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, zein diren lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta ezarritako ordainsari osagarriak erregelamenduaren arabera esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartutako erabaki baten bidez –zeina errektoreak 2009ko urriaren 30ean emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa onetsi zen. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 123. zenbakian, errektoreak 2025eko ekainaren 9an emandako 1131/2025 Ebazpenaren bidez.

Egiaztatu denez, zenbait aldaketa egin behar dira plantilla organiko hori benetan dauden premietara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2026ko martxoaren 17an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Gobernu Kontseiluari zuzendua, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzialdiko Auzitegiko maila bereko epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko martxoaren 17an. Ramón Gonzalo García, errektorea.

ERANSKINA.–MEMORIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TEKNIKARIEN ETA KUDEAKETAKO ETA ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK

2026. URTEKO EKITALDIA

A.–Sortutako lanpostuak.

A.1. Funtzionario lanpostuak sortzea.

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA /-/

–Ekonomiako kudeaketaria:

  • Lanpostuaren zk.: 945.
  • Maila: B.
  • Titulua: Enpresa-zientzietako diplomatura.
  • Bateraezintasunaren osagarria: %35.
  • Lanpostuaren osagarria: %6,73.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

–Justifikazioa:

  • Ekonomiako kudeaketari lanpostu bat sortuko da, hasiera emanez Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko administrazioko kudeaketari lanpostuen espezializazio prozesuari. Helburua lanpostu horiek ekonomiako kudeaketari lanpostu bihurtzea da, haiei esleitutako zereginak Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren egungo beharretara egokitzeko; izan ere, zeregin horiek geroz eta espezializatuagoak dira, eta horiek egiteko beharrezkoa da ekonomiako prestakuntza edo gaitasun espezifikoak izatea. Lanpostua Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren mende egonen da organikoki, baina mendekotasun funtzionala eta kokapena aldatzen joaten ahalko dira aurrekontu ekitaldian zehar, zerbitzu horretako atalen artean, zerbitzu horretako zuzendariak ezarritako lehentasunen arabera.

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / LANGILEEN GASTUA KONTROLATZEKO UNITATEA /

–Ekonomiako kudeaketaria:

  • Lanpostuaren zk.: 946.
  • Maila: B.
  • Titulua: Enpresa-zientzietako diplomatura.
  • Bateraezintasunaren osagarria: %35.
  • Lanpostuaren osagarria: %6,73.
  • Lanaldia: goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.

–Justifikazioa:

  • Ekonomiako kudeaketari lanpostu bat sortuko da, profil ekonomikoa eta prestakuntza espezifikoa izanen duen lanpostu bat izateko. Lanpostua Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko Langileen Gastua Kontrolatzeko Unitatearen mende egonen da, langileen gastuaren analisirako, kontrolerako eta jarraipenerako gaitasunari laguntza ematearren.

A.2. Lanaldiaren aldaketa.

Lanpostu hauen lanaldia aldatu da:

LANPOSTU ZK.

IZENA

KOKALEKUA

LEHENGO LANALDIA

ORAINGO LANALDIA

894

DIBERTSITATEAREN ARLOKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / OSASUNAREN ETA LANEKO OSASUNAREN SUSTAPENERAKO ATALA / DIBERTSITATEAREN ETA INKLUSIOAREN UNITATEA

G

LZ

705

LAGUNTZA UNITATEKO KOORDINATZAILEA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA /-/ LAU2

G

SILZ

802

ADMINISTRAZIOKO OFIZIALA

KUDEATZAILETZA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA /-/ LAU2

SILZ

G

–Justifikazioa:

  • 894 zenbakiko lanpostua: ikasleei arreta egokia emanen zaiela bermatzeko, beharrezkotzat jotzen da Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitatearen zerbitzuak goizez nahiz arratsaldez eman ahal izatea.
  • 705 zenbakiko lanpostua: beharrezkotzat jotzen da arratsaldero gutxienez arduradun edo koordinatzaile bat egotea Laguntza Administratiborako 2. Unitatean; horregatik, goizeko txandako lanpostua (G) lanaldi zatitura (LZ) aldatzea proposatzen da.
  • 802 zenbakiko lanpostua: nahikotzat jotzen da lanaldi zatituko bi lanpostu egotea Laguntza Administratiborako 2. Unitateak arratsaldeko ordutegian arreta emateko; beraz, gaur egun lanaldi zatituan dagoen lanpostuetako bat goizeko txandara pasatzea proposatzen da.

A.2. Lanpostuen amortizazioa.

Lanpostu hauek amortizatu dira:

395

ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA /

674

ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETARIA

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / NOMINEN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ATALA / LANGILEEN GASTUA KONTROLATZEKO UNITATEA /

–Justifikazioa:

  • 395 zenbakiko lanpostua, administrazioko kudeaketariarena, amortizatu eginen da ekonomiako kudeaketari lanpostu bat sortzeko, B mailakoa. Horrela, hasiera emanen zaio Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko administrazioko kudeaketari lanpostuen espezializazio prozesuari. Helburua lanpostu horiek ekonomiako kudeaketari lanpostu bihurtzea da, haiei esleitutako zereginak Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren egungo beharretara egokitzeko; izan ere, zeregin horiek geroz eta espezializatuagoak dira, eta horiek egiteko beharrezkoa da ekonomiako prestakuntza edo gaitasun espezifikoak izatea.
  • 674 zenbakiko lanpostua, administrazioko kudeaketariarena, amortizatu eginen da ekonomiako kudeaketari lanpostu bat sortzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko Langileen Gastua Kontrolatzeko Unitate berriak espezializazioa behar duelako.

Iragarkiaren kodea: F2604243