68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Jendaurrean jartzea balorazio-ponentziaren proiektua

Igantziko Udalak, 2025eko azaroaren 12an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen beharrezko izapideak abiaraztea udalerriko lur-aberastasunaren balorazio-ponentziaren berrikusketa egiteko. Era berean, 2026ko martxoaren 16an egindako bilkura arruntean erabaki zuen aldeko txostena ematea egindako balorazio-ponentziaren berrikusketaren gainean.

Horrela bada, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, balorazio-ponentziaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, balorazio-ponentziaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoan eta udalaren egoitza elektronikoan, esteka honetan: https://sedeelectronica.igantzi.eus/tablondeanuncios/, egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2026ko martxoaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2604250