68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren 1 plaza. Izendapen-proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko desinfekzio parkeko zerbitzuburuaren 1 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2025eko ekainaren 9an, eta 2025eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26koan, argitaratu zen–, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duen eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:

–Txanda irekia:

LACASTA IZURA, LAURA

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiei eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2026ko martxoaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2604402