2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Lekualdatze-lehiaketa, gerokultoreen plaza hutsak betetzeko
Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko patronatuko batzarrak, 2026ko martxoaren 6an hartutako erabaki bidez, ebatzi du:
1.–Onestea deialdia, oinarriak eta merezimenduen baloraziorako baremoa, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin gerokultoreen plaza huts bat, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxean.
2.–Agintzea iragarki hau argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Artaxoako Udalaren eta Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko iragarki-tauletan, bai eta Artaxoako Udalaren web-orrian ere.
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdi honek xede du lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea gerokultoreen plaza huts bat, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxean (I. eranskinean dago jasota).
Era berean, lekualdatze-lehiaketan, deialdiaren xede izanen dira, batetik, hasieran deialdian sartutako plaza, eta, bestetik, lehiaketan plaza bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak.
Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze-lehiaketan plaza lortuta hutsik uzten dituzten plazak eskaini gabe uzten ahalko dira baldin eta horiek bete beharrik ez badago, "iraungitzekoak" direlako edo antolaketa arrazoiak direla-eta.
1.2. Honako arau hauek beteko dira hautapen-prozesuan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; maiatzaren 7ko 1/2025 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.
1.3. Deialdi honen bidez izendatutako izangaiek Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko langile lan-kontratudun finkoendako ezarritako eginkizunak bete eta horien eskubide eta betebeharrak izanen dituzte.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta adjudikatutako plazaz jabetzeko orduan:
a) Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.
b) Deialdiaren xede den lanpostu mota bererako izendatua izatea.
2.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.
2.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko aldatzea parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa.
3.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko, honako hauetako batera jo beharko dute izangaiek: Artaxoako Udalaren Erregistrora, Udalaren egoitza elektronikora edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako lekuetara.
Eskabideak egoitza elektronikoko izapidearen bidez aurkeztu beharko dira. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Izangaiek epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte. Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, ez dira baloratuko merezimenduak.
Eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
–Indarreko nortasun-agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.
–Alegatutako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak.
4.–Izangaiak onartzea.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Artaxoako Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du Udalaren web-orrian argitara dadila.
4.2. Behin-behineko zerrenda deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak aurkezteko, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenean xedatutako bidea erabili beharko da.
4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko patronatuko buruak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
4.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko.
4.5. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoren, Artaxoako Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko argitara dadila deialdiaren web-fitxan.
4.6. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Juan Ramón Elorz Domezain, Artaxoako Udaleko alkatea.
Ordezko epaimahaiburua: Marian Vitrian Serna, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko patronatuko burua eta Artaxoako Udaleko zinegotzia.
–1. epaimahaikidea: Alicia Palacios Algarra, Iniciativas para la Tercera Edad SL.
Ordezko epaimahaikidea: Iniciativas para la Tercera Edad SLko ordezkari bat.
–2. epaimahaikidea: Virgen de Jerusalén zahar-etxeko ordezkari sindikala.
Ordezko epaimahaikidea: Virgen de Jerusalén zahar-etxeko ordezkari sindikalak eskuordetutakoa.
–3. epaimahaikidea: Yaquelin Maestre Corpas, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko zuzendaria.
Ordezko epaimahaikidea: hark eskuordetutako patronatuko batzarkide bat.
–Epaimahaikide idazkaria: Eva Mainz Petroch, Artaxoako Udaleko idazkaria.
Ordezko idazkaria: Artaxoako Udaleko langile bat, hura ordezkatzen duena.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean zehaztuko dira kalifikazio-epaimahaiko kide guztien izen-deiturak.
5.2. Epaimahaia deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera eratzen ahalko da.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengoa bertan ez bada.
5.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, baina horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Merezimenduen balorazioa.
6.1. Lekualdatze-lehiaketen deialdietan, gehienez 40 puntuko balioa izanen duen eskala baten barnean, honako elementu hauek baloratuko dira, eta honela banatuta:
Antzinatasuna deialdiaren xede den lanpostuan, Virgen de Jerusalén zahar-etxean, puntu bat urteko: 40 puntu gehienez.
Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
Deialdi-argitalpenaren eguna eta gero egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
6.2. Aurreko apartatuan izangai bakoitzak alegatutako eta justifikatutako merezimenduak epaimahaiak kalifikatu eta puntuatuko du.
6.3. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
6.4. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.
6.5. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak Udalaren web-orrian emanen du argitara parte-hartzaileek lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, web-orrian argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.
6.6. Izangaiek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxean antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez erabakiko da, hots, kalifikazio-epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakarraren bidez.
6.7. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Udalaren web-orrian, eta lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Artaxoako Udaleko alkateari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako plaza kopurua handitzeari dagokionez. Halaber, alkateak zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.
Ondorengo deialdietan sartuko dira lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren geratzen diren plaza hutsak.
7.–Plaza hutsak aukeratzea.
7.1. Aurreko izapidea eginda, parte-hartzaileen eskura jarriko da hautatzen ahal dituzten plazen zerrenda. Horretarako, Udalaren web-orrian argitaratuko da zerrenda, eta bost egun balioduneko epea ezarriko da interesa duten parte-hartzaileek beren eskabidea egin dezaten.
Organo deitzaileak puntuazio ordenari jarraikiz eginen du plazak hautatu eta esleitzeko egintza.
Hautaketaren emaitzari buruzko informazioa Artaxoako Udalaren web-orrian argitaratuko da.
Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren plaza hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
Plaza hutsak aukeratzeko epea bukatuta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin aukeratutako plazari.
8.–Plazak esleitzea eta jabetza hartzea.
8.1. Plaza hutsak esleitzeko, aintzat hartuko dira, batetik, lehiaketan lortutako puntuazioaren ordena, eta, bestetik, interesdunen eskaerak.
Plaza hutsak aukeratzeak berekin dakar lehiakideak berariaz onartzea eskaeran adierazi dituen plazen artean esleitzen zaiona, eta ezin izanen dio uko egin.
Esleipena egin aurretik, egiaztatuko da lehiakideek betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintza guztiak. Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxean ez badago jasota baldintzaren bat betetzen dela, dagokion dokumentazioa aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Frogatzen ez bada deialdian eskatutako baldintzaren bat betetzen dela, izangaiak ezin izanen du esleitutako plazaren jabetza hartu.
8.2. Artaxoako Udaleko alkateak lehiakideei esleituko dizkie dagozkien plazak, eta haiek plaza bete beharko dute izendapenaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturalen barnean. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, beronen oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, kalifikazio-epaimahaiak emanak ez badira, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena Udalaren webgunean argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen barneko interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egiteko ondorioetarako.
Artaxoan, 2026ko martxoaren 17an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/012_Local_Traslados_C.pdf
Iragarkiaren kodea: L2604246