2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk ez-erabilgarritzat deklaratzea. Jendaurreko informazioa
Osoko Bilkurak, 2026ko martxoaren 12an, erabaki hau hartu zuen:
Lehena.–Espedientea hastea efektu ez-erabilgarritzat deklaratzeko hemen zerrendaturiko ondasunak, gero horiek zuzenean besterentzeko edo suntsitzeko, izapidetzearen emaitzaren arabera:
Herritarren Segurtasunaren Arloari atxikitako ibilgailua:
–Nissan Trade 100, BI 8094 CK matrikuladuna.
Zerbitzuen Arloari atxikitako ibilgailuak:
–Johnston NA074705, espaloiak garbitzeko makina.
–Johnston E2096BDK, espaloiak garbitzeko makina.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Interesdunei aditzera ematea espedientea eskura dutela udal-bulegoetan.
Lizarran, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2604173