2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
2026rako zerga-tasak
Arruazuko Udalak, 2026ko martxoaren 16an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen legez ezarritako quorumarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeren 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, erabaki zuen honako zerga-tasa eta tasa hauek onestea 2026ko ekitaldirako:
Lehenengoa.
1.–Lurralde-kontribuziorako %0,23ko zerga-tasa ezartzea.
2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gehieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.
4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea; 1,2koa, alegia.
5.–Tasak:
5.1. Ura.
5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa, 40 m³-koa edo hortik beherakoa, seihilekoan. Gutxieneko kuota, 13 euro.
5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,40 euro/m³.
5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,50 euro/m³.
5.1.3. Mantentze-lanen kanona. 3,6 euro gehi BEZa.
5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.
5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 150 euro.
5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.
5.2. Egur epaitzak:
5.2.1. Etxerako egur epaitza batengatik, kanona 30 eurokoa izanen da 2026an. Lotea eskuratzeko epea urtebetekoa da.
5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak basozainek kubikatuko dituzte. Horiek eskuratzeko epea bi hilabetekoa da.
5.3. Auzolanak: urtean bi (25 euro bakoitzeko).
5.4. Hilerria:
5.4.1. Erroldatutako pertsonak lurrean ehorzteko tasa: ehorzketak sortzen dituen gastuen erdia.
5.4.2. Erroldatu gabeko pertsonak lurrean ehorzteko tasa: ehorzketak sortzen dituen gastuak.
5.4.3. Erroldatutako pertsonak errauts-kutxatilan ehorzteko tasa: 25 euro.
5.4.4. Erroldatu gabeko pertsonak errauts-kutxatilan ehorzteko tasa: 50 euro.
Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako:
–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.
–Lurraren gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga urrian igorriko da.
–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekotan kobratuko da, ekainean eta abenduan.
–Egur epaitza uztailean banatuko da, eta abenduan ordainduko.
Hirugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.
Laugarrena.–Akordio hau indarrean sartuko da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Arruazun, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.
Iragarkiaren kodea: L2604329