1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
130E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Larraungo udal planaren aldaketa puntualerako, Mugiroko 20. poligonoko 380. lurzatiaren eremuan. Aldaketa Santiago Moreno Lozanok sustatu du.
Larraungo Udalak 2025eko irailaren 30ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean jarri zuen iragarki bat argitaratuz 2025eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan.
Aldaketaren xedea da hiri-lurzoruaren azalera handitzea 380. lurzatiaren parte batean, gaur egun nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa baitu. Hori egiteak bidea emanen du bertan etxebizitza bat egiteko. Lurzatiak oinarrizko zerbitzuak ditu inguruan, eta herriko kaleak ditu mugakide.
Lurzoruaren sailkapen berriak 1.060,43 m²-ko azalera bati eragiten dio, herrigunearen hegoaldean, herrigunea ondoan duela. Malda ertaineko larratze-lurrak dira, non ez baita identifikatu ingurumen balio azpimarragarririk.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Larraungo udal planean, 20. poligonoko 380. lurzatian (Mugiro), egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Larraungo udal planaren aldaketa puntualerako, Mugiroko 20. poligonoko 380. lurzatiaren eremuan, iritzita ez dela ingurumen ukipenik eragiten. Aldaketa Santiago Moreno Lozanok sustatu du.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Larraungo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
ERANSKIN GRAFIKOA

Lurzatiaren kokapena, Mugiron


Iragarkiaren kodea: F2603900