2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Finkak normalizatzea Tebasko 1. poligonoko 349., 538. eta 539. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko martxoaren 17ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen proiektu bat, finkak normalizatzeko Tebasko 1. poligonoko 349., 538. eta 539. lurzatietan. David Biurrun Cía de Servicios de Catastros de Navarra Estudio 5, SLk sinatu du proiektua, eta Tebas-Muru Artederretako Udalak sustatu, eta haren xedea da bat etor dadila errealitate fisikoarekin. Hala, bidezkoa da jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea: beraz, jendaurrean jartzen da izapidetutako espedientea, udaletxean (Tebasko Kale Nagusia 42), 9:00 - 14:00 ordutegian, astelehenetik ostiralera, 20 egunez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, interesdunek aukera izan dezaten aztertzeko eta egoki diren alegazioak jartzeko.
Agiria kontsultagai egonen da Udalaren egoitza elektronikoan: https://www.tiebas-muruarte.es/.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta honen aurka, beraz, ezin izanen da aurkeztu inolako errekurtsorik.
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko martxoaren 17a.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2604249