1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Sartagudako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 5ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00602.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100602 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
Erregistrokoa: Sartagudako 53 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 1489. liburukia, 9. liburua, 161. folioa. Erregistro kode bakarra: 31008001146857.
Deskribapena: hiri finka. Sartagudako Osario kaleko 9 zenbakian dagoen etxea (lehen, 10 zenbakikoa), 2. poligonoko 63. lurzatian; bi solairu ditu eta berrogeita bost metro eta hirurehun eta hirurogei milimetro karratuko azalera du. Mugakideak: aurrealdean, Osario kalea; sartu eta eskuinaldean eta atzealdean, Santiagoko kondearen etxe bat; eta ezkerraldean, Antonio García.
Katastrokoa: Sartagudako 2. poligonoko 63. lurzatiko hiri unitate guztiei dagokie.
Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001595657SD.
Jabetza Erregistroan higiezinak duen deskribapenean ikusten da erregistroaren eta katastroaren artean koordinazio falta dagoela haren edukierari dagokionez; nolanahi ere, gai hori enkantearen ondorioz higiezinaren titulartasuna hartzen duenaren ekimenez bideratzen ahalko da, haren intereserako komeni bada.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2604632