68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Akats zuzenketa honako honetan: oposizioa, barne-igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizialen 25 plaza, gehienez ere

Oharturik akats materiala dagoela Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-ofizialen 25 plaza, gehienez ere, barne-igoera murriztuan betetzeko deialdia onesteko datan, honako termino hauetan zuzentzeari ekiten zaio:

Hau dioen zatian:

"Giza Baliabideetako jarduneko zuzendariak, 2026ko otsailaren 23an onetsi du deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ofizial administrariren 25 plaza, gehienez ere, barne igoera murriztuan betetzekoa".

Horren ordez, honela behar du:

"Giza Baliabideetako zuzendariak, 2026ko martxoaren 5ean onetsi du deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-ofizialen 25 plaza, gehienez ere, barne-igoera murriztuan betetzekoa".

Hau dioen zatian:

"Iruñean, 2026ko otsailaren 23an.–Giza Baliabideetako jarduneko zuzendaria, Aitor Aristorena Navarro".

Horren ordez, honela behar du:

"Iruñean, 2026ko martxoaren 5ean.–Giza Baliabideetako Zuzendaria, Xabier Burgui Vergara".

Iruñean, 2026ko martxoaren 11n.—Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2604156