2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Ordenantza, Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Cadreitako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cadreitako Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2026ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, eta legearen araberako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jarraian ageri den bezala gelditu da idatzirik.
Cadreitan, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
ORDENANTZA, MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
ZENBAKIA: 24
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza honetan tasak ezartzen dira tarifetan zehazten diren zerbitzuak emateko edo jarduerak egiteko, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez aldatua).
Zerga-egitatea
2. artikulua. Zerga-egitatea da Musika Eskolan ematen diren eskolak hartzeko ahala.
Salbuespenak
3. artikulua. Ez da salbuespenik onartuko ordainarazpen honi dagokionez.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira zerbitzuaren erabiltzaile eta onuradun diren pertsona fisikoak zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko subjektuak. Zerbitzua musika ikasteko ikastaroak hartzea da.
Tarifak
5. artikulua. Erabiltzailea zer ikastarotara joanen den, ikastaro hori ematearen tarifak kobratuko zaizkio:
–Musikaren bidezko Estimulazioa: 30 euro.
–Musika Hizkuntza: 30 euro.
–Musika Hizkuntza + musika tresna (45 minutu): 60 euro.
–Musika Hizkuntza + musika tresna (30 minutu): 50 euro.
–Musika tresna bakarrik: 45 euro.
Cadreitako Musika Eskolaren deskontuak 2025-2026 ikasturterako:
–Familia-unitateko bigarren kidea: %20ko deskontua.
–Familia-unitateko hirugarren kidea: %25eko deskontua.
–Familia-unitateko laugarren kidea: %30eko deskontua.
–Familia ugaria: %30eko deskontua.
Deskontuak aplikatuko zaizkio familia-unitatearen guztizko zenbatekoari.
Likidatu beharreko kuota
6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.
Sortzapena
7. artikulua. Tasa sorraraziko da, eta ordaindu beharra sortuko, zerbitzua erabiltzen edo jarduera egiten hastean edo eskatzen den unean.
Kudeaketa-arauak
8. artikulua. Tasa ordaindu beharko da zerbitzua jaso aurretik, matrikulatzeko unean.
Udal Musika Eskolako matrikulak ikasturte osoan egoteko konpromisoa dakar. Dagokion urteko kuota oso-osorik eskatuko da beti, nahiz eta ikasleak erabaki ikasturtea amaitu aurretik hartzea baja.
Ikasleak baja hartzen badu eta kausa larria bada bakarrik (gaixotasuna, etxez aldatzea edo lan-kausa), kuota baliogabetu edo itzuli eginen da. Baja idatziz eskatu beharko da beti.
9. artikulua. Erabiltzaileak behartuta daude zerbitzuan gertatzen diren akats guztien berri lehenbailehen ematera toki entitateari, zerbitzua behar bezala eman ahal izateko.
Diru-bilketa
10. artikulua. Aurreikusitako ordainarazpenak Udalaren eskariz ordainduko dira, zerbitzua jaso baino lehen, izena ematen den unean berean. Kobrantza Udalaren bulegoetan kudeatuko da.
Arau-hauste eta zehapenak
11. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko kontuetarako, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatuari jarraituko zaio, bai eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta horrekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuari ere.
AZKEN XEDAPENAK
1.) Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
2.) Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
Iragarkiaren kodea: L2603858