2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal-zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 5.2 artikulua aldatzea 14. ordenantza fiskalean (Villatuertako trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal-zerga arautzen duen ordenantza fiskala), eta, horrenbestez, %90eko hobaria aplikatzea ibilgailu historikoei edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenei.
Iragarkia 2026ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 27an.
Jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza behin betiko onetsitzat jo da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin bat.
Horiek horrela, argitara ematen da ordenantzan eginiko aldaketaren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan.
Villatuertan, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
ALDAKETA 14. ORDENANTZA FISKALAREN 5.2 ARTIKULUAN (VILLATUERTAKO TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO UDAL-ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA)
Udalak honako hobari hau ezartzen du zerga-kuotan:
c) %90eko hobaria "ibilgailu historikoentzat edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat".
Halakotzat hartuko dira ibilgailu historikoak edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuak, fabrikatu zirenetik zenbatzen hasita edo, ezin bada jakin noiz fabrikatu ziren, lehen matrikulazioaren egunetik zenbatzen hasita, edo, halakorik ezean, mota edo aldaera hori fabrikatzeari utzi zitzaion egunetik zenbatzen hasita.
Zirkulazio-baimenean ibilgailuaren titularra denak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
–IFZaren kopia eta, hala badagokio, ordezkariaren IFZarena eta ordezkaritza frogatzen duen agiriarena.
–Zirkulazio-baimenaren kopia.
–Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia.
–Nahitaezko asegurua, indarrean.
Iragarkiaren kodea: L2604168