2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, UE-2.9 unitatean. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2026ko martxoaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako proiektu hau: Olorizko Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa, UE-2.9 unitatearen mugaketa aldatzeko. Víctor Mier Mendiguchia arkitektoak idatzi zuen proiektua, 2026ko urtarrilean, eta Udalak sustatu du, espedientean jasotako baldintzetan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72., 77., 78. eta 79. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal-bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://oloriz.sedelectronica.es).
Oloritzen, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2604312