68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 38/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretarako, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko prozeduretarako. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da eranskinean zerrendatzen direnek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 38/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretarako, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzeko prozeduretarako. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira,

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko martxoaren 13an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

Francisco Javier Folch Segarra

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak

Baxu elektrikoa

Gaztelania

Eduardo Manuel Jimenez Cordon

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Gitarra

Gaztelania

Itziar Mateo Moreno

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Dantza Klasikoa

Gaztelania

Virginia Oroz Garcia

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Dantza Garaikidea

Gaztelania

Itxaso Echepetelecu Ibañez

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Dantza Garaikidea

Gaztelania

Daniel Romano Medina

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

Konposizioaren oinarriak

Gaztelania

Gorka Beunza Gonzalez

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak

Argazkilaritza eta Erreprodukzio Prozesuak

Gaztelania

Iragarkiaren kodea: F2604121