68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

42/2026 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez garatzen baitira Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko probetako epaimahaiei buruzko alderdiak, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Lanbide Heziketako teknikari tituluetako lanbide moduluak gainditzeko proba libreetarako, eta haietan izena emateko egutegia zehaztu zen, 2025-2026 eta 2026-2027 ikasturteetarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Ebazpen horretan honako hauek zehazten dira, besteak beste: ebazpen horren xede diren lanbide moduluak eta heziketa zikloak, modulu bakoitzeko plazen kopurua, probak zer ikastetxe publikotan eginen diren eta inskripzio, onarpen eta matrikulazio prozesuaren egutegia, bateraezintasunak eta aitortzak barne.

Ekainaren 27ko 76/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarrian ezartzen den bezala, ebaluazio batzorde bat eratuko da heziketa ziklo eta ikastetxe bakoitzerako, irizpide orokorra izanik irakasle arduradun bakar bati esleitzea proba deialdi hauetako lanbide modulu bakoitza, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez arautuko dira ebaluazio batzorde horiek. Era berean, azterketetarako egoitza bat baino gehiago dauden heziketa zikloetarako, koordinazio batzorde bat ere eratuko da. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du, batzordeburuak eta proba eginen den egoitzetako batzordekide banak osatuko dute, eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez arautuko da. Zehazki, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako eta Osasun Larrialdietako erdi mailako bi zikloetarako eratuko da.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aldeko txostena eman duela proben ebaluazio batzordeen eta azterketetarako egoitza bat baino gehiago dauden heziketa zikloetarako koordinazio batzordeen gaineko alderdiak arautzeari buruz, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak baliatuta,

EBAZTEN DUT:

1. Modulu bakoitzaren arduradunak izanen diren irakasleak izendatzea. Irakasle horiek, halaber, ebaluazio batzordeak osatuko dituzte (Lanbide Heziketako teknikari tituluak lortzeko proba libreetarako deialdien xedeko heziketa ziklo bakoitzerako eratuko diren ebaluazio batzordeak). Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 1. eranskinean dago.

2. Koordinazio batzordeak osatuko dituzten pertsonak izendatzea (Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako erdi mailako heziketa zikloan eta Osasun Larrialdietako erdi mailako heziketa zikloan, Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzeko proba libreak gauzatzeko eratuko diren koordinazio batzordeak). Pertsona horien zerrenda ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera eta ukitutako ikastetxeetara.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 24an.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat.

(107/2024 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak aldi baterako ordeztuko dituztenak).

1. ERANSKINA.–MODULUEN ARDURADUN ETA IKASTETXE BAKOITZEKO EBALUAZIO BATZORDEKO KIDE IZENDATUTAKOAK

(*) Batzorde bakoitzerako, batzordeburu eta idazkari gisa nor arituko den adierazten da.

Deialdia, Osasun Larrialdien teknikari titulua lortzeko proba libreetarako

(5/2026 Ebazpena, urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiarena).

IKASTETXEA: ESTNA IBP (IRUÑA)

Zikloa: Osasun Larrialdiak.

Oinarrizko patologia eta anatomofisiologia

Díez Díez, Cristina

Osasun ekipamendua

Venzala Bascoy, Elisabet

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

Ainara Arraiza

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

Garcia Burcio, Xabier. (Idazkaria eta koordinazio batzordeko kidea)

Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea

Erdozáin Larrañaga, Miguel

Telelarrialdia

Venzala Bascoy, Elisabet

Osasun logistika larrialdietan

Hermosilla Azanza, María

Osasun laguntza berezia larrialdi egoeretan

Garcia Burcio, Xabier

Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

Hermosilla Azanza, María

Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze lanak

Goikoa De Lorenzo, Alberto Iñaki

Enpresa eta ekimena

Fernández Solo de Zaldívar, Isabel

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Fernández Solo de Zaldívar, Isabel

Lantokiko prestakuntza

Venzala Bascoy, Elisabet

Ebaluazio batzordeko burua

Sola Azcoiti, Soledad

IKASTETXEA: ETI IBP (TUTERA)

Zikloa: Osasun Larrialdiak.

Oinarrizko patologia eta anatomofisiologia

Santos Cervera, Leyre. (Batzordeburua) (Koordinazio batzordeko kidea)

Osasun ekipamendua

González Zuazu, Ana

Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan

Ruiz Ansó, Clara

Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan

Santos Cervera, Leyre

Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea

Camacho Borobio, Ana

Telelarrialdia

González Zuazu, Ana. (Idazkaria)

Osasun logistika larrialdietan

Santos Cervera, Leyre

Osasun laguntza berezia larrialdi egoeretan

Arriazu Calero, Marta

Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak

Gonzalo Pérez, Adoración

Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze lanak

Martínez Lázaro, Sergio

Enpresa eta ekimena

Peinado Sánchez, Manuel

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Cucalón García, José Antonio

Lantokiko prestakuntza

González Zuazu, Ana

Deialdia, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari titulua lortzeko proba libreetarako

(5/2026 Ebazpena, urtarrilaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiarena).

IKASTETXEA: LIZARRA IBP

Zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak.

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Ojer Ainzua, Alejandra. (Batzordeburua eta koordinazio batzordeko kidea)

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Ojer Ainzua, Alejandra

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Unanua Irigoyen, Maialen

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Segura Bozalongo, Lorena

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

Clavel Gómez, Marlen

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Murugarren Garraza, Fátima

Lantaldeko harremanak

Busto Alecha, Hugo

Lantokiko prestakuntza

Clavel Gómez, Marlen

Idazkaria

Clavel Gómez, Marlen

IKASTETXEA: ETI IBP (TUTERA).

Zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak.

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Gonzalo Pérez, Adoración

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Gómez Pérez, M.ª del Carmen. (Idazkaria)

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

Torné Camacho, Eva María. (Batzordeburua eta koordinazio batzordeko kidea)

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Arriazu Calero, Marta

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Rada Pérez, Victorino Javier

Lantaldeko harremanak

Baigorri Sáez, Sonia

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Cucalón García, José Antonio

Lantokiko prestakuntza

Gómez Pérez, María del Carmen

IKASTETXEA: UHARTE IBP (UHARTE)

Zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Jiménez Muñoz, Miren

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Petrirena Insausti, Ane. (Idazkaria)

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

Bértolo Martín de Rosales, Cristina. (Batzordeburua eta koordinazio batzordeko kidea)

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Jiménez Muñoz, Miren

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Martín Escrivá, Lola

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Del Río Ramírez, Jesús

Lantaldeko harremanak

Del Río Ramírez, Jesús

Lantokiko prestakuntza

Jiménez Muñoz, Miren

IKASTETXEA: ELIZONDO IBP (ELIZONDO)

Zikloa: Erizaintzako Zainketa Lagungarriak. (Euskaraz).

Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa

Ayesa Justicia, Aiantze

Erizaintzako oinarrizko teknikak

Tranche Urtasun, Lucía

Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa

Arrien Urzaa, Iraitz. (Batzordeburua eta koordinazio batzordeko kidea)

Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena

Ayesa Justicia, Aiantze

Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak

Arrien Urzaa, Iraitz

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

Arribillaga Indaburu, Alaitz

Lantaldeko harremanak

Arribillaga Indaburu, Alaitz

Lantokiko prestakuntza

Tranche Urtasun, Lucía. (Idazkaria)

2. ERANSKINA

Erizaintzako Zainketa Lagungarrien koordinazio batzordeko kide izendatutakoak

Batzordeburua: M.ª Paz Gracia García-Carpintero, Hezkuntza Dep.

Batzordekidea: Alejandra Ojer, Lizarra IBP.

Batzordekidea: Eva María Torné Camacho, ETI IBP.

Batzordekidea: Cristina Bértolo Martín de Rosales, Uharte IBP.

Batzordekidea: Iraitz Arrien Urzaa, Elizondo IBP.

Osasun Larrialdien zikloko koordinazio batzordeko kide izendatutakoak

Batzordeburua: M.ª Paz Gracia García-Carpintero, Hezkuntza Dep.

Batzordekidea: Xabier García Burcio, ESTNA IBP.

Batzordekidea: Leire Santos Cervera, ETI IBP.

Iragarkiaren kodea: F2603615