2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, greba dela-eta ezarritako gutxieneko zerbitzuetan
Altsasuko alkateak, 2026ko martxoaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:
Alkatearen ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baitira alkatearen martxoaren 11ko 302/2026 Ebazpenaren bidez ezarritako gutxieneko zerbitzuak.
Alkatearen martxoaren 11ko 302/2026 Ebazpenaren bidez ezarri ziren behar diren bermeak, segurtatzeko eutsiko zaiela oinarrizko zerbitzuei, 2026ko martxoaren 17rako iragarritako greba orokorra dela eta.
2026ko martxoaren 12an, 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Txirinbulo ikastetxeko zuzendaritzak eskatu du alda daitezela ezarritako zerbitzuak, hots, egun horretarako alda dadila garbiketako lanaldi osoko gutxieneko zerbitzua lanaldi erdira, ulertzen baitu ez dela erabiltzen ikastetxearen zati handi bat eta, horregatik, ez dela beharrezkoa lanaldi osoa.
Horrenbestez, kontuan hartuta xedaturik dagoena Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikuluan, eta jarraikiz eman zaizkidan eskumenei, hain zuzen ere apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta aplikatzekoak diren gainerakoek eman dizkidaten eskumenei,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea alkatearen martxoaren 11ko 302/2026 Ebazpenaren bidez ezarritako gutxieneko zerbitzuak 2026ko martxoaren 17rako 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Txirinbulo ikastetxeko langileentzat, eta eustea jarraian zehaztutako gutxieneko oinarrizko zerbitzuei:
–Ikastetxeko zuzendaritza: lanaldi erdian.
–Garbitzaile bat: lanaldi erdian.
–2 hezitzaile, lanaldi osoan.
–Jantokiko laguntzailea: lanaldi erdian.
2. Ebazpen hau komunikatzea 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Txirinbulo ikastetxeko zuzendaritzari, behar diren neurriak har ditzan, ebazpen honetan ezarritakoa betetze aldera. Halaber, honako hauek adieraztea:
–Greba hasi baino lehen, ikastetxeko zuzendaritzak Udal honi idatziz komunikatu beharko dio ikastetxean nork eginen duen lan 2026ko martxoaren 17an.
–Soldatatik zati proportzionala deskontatuko zaie greba eskubidea erabiltzen duten langileei, greba egunetan ez baitute lan eginen ikastetxean.
–Ikastetxeak komunikatu beharko die zerbitzuaren erabiltzaileei zer egoeratan emanen den zerbitzua eta zer neurri hartu diren.
3. Ebazpen hau komunikatzea langileen ordezkariei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Altsasun, 2026ko martxoaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2604090