2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Enplegu eskaintza publikoa 2026ko ekitaldirako
2026ko martxoaren 17an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 160/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:
"Ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzea arautu zen, eta haren 3.1 artikuluan hau ezartzen da: "Nafarroako Administrazio Publikoek urteko lan-eskaintza onetsiko dute, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da".
Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuek erakundearen organoek dituzten eskumenak ezartzen dituzte, eta, zehazki, 20. artikuluan, 9. puntuan, eskumen hau ezartzen dute Mankomunitateko lehendakariarentzat:
9. Enplegu eskaintza publikoa onestea, Batzarrak onartutako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko probetarako oinarriak onartzea; eta finkoak eta aldian behingoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.
Horren arabera,
EBATZI DUT:
1.–2026ko ekitaldirako enplegu eskaintza publikoa onestea, zeina eranskinean ageri den behar bezala azalduta.
2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuarekin bat; horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzea arautzen da".
ERANSKINA.– ENPLEGU-ESKAINTZA PUBLIKOA
DEIALDIA | LANPOSTU KOP. | ARAUBIDE JURIDIKOA | BETETZEKO MODUA |
Erdi-mailako tituluduna/Kontu-hartzailetza | 1 | Funtzionarioena | Lehiaketa/oposizioa |
Administrari-ofizial | 1 | Funtzionarioena | Oposizioa |
Iruñean, 2026ko martxoaren 17an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2604261