68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa honako honetan: oposizioa, betetzeko udaltzainen bost plaza (C maila/taldearekin parekatuak)

Alkateak otsailaren 24an emandako 910/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren, oposizio bidez betetzeko udaltzainen bost plaza (C maila/taldearekin parekatuak). Deialdia eta oinarriak 2026ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 12an.

Ikusi da akats bat dagoela 6.2 oinarrian; horrenbestez, aditzera ematen da da honako hau dioen tokian:

"6.2. Eraketa eta jarduna.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia. Aldez aurretik epaimahaiburuak horretarako deialdia eginen du".

Honela behar duela:

"6.2. Eraketa eta jarduna.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia. Aldez aurretik epaimahaiburuak horretarako deialdia eginen du".

Tuteran, 2026ko martxoaren 16an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2604165