2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Aditzera ematen da ezen 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela, Lizarrako Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Hori dena, bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea).
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Lizarrako udal-mugarte guztia, hirigunea kenduta.
Lizarran, 2026ko martxoaren 13an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2604223