1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Larragako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko abenduaren 16an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04724.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200104724 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
Larragako 6.758. finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 1618. liburukia, 75. liburua, 94. folioa. Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31016000248809.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena: hiri finka: bi.–Cofradía kaleko zenbakirik gabeko etxebizitza-estudio bat lehen solairuan, horren gaineko terraza, solairuartea eta etxabea. Estudioak korridorea, egongela, logela, komuna, sukaldea eta terrazara ateratzeko eskailera ditu. Hogeita hamabost metro karratu inguruko azalera du. Mugakideak: aurrealdean, etxeko eskailera eta bat zenbakiko finkako etxebizitza; ezkerrean, bat zenbakiko finkako etxebizitza eta finka bereko patioa; sartu eta eskuinaldean, Ángel Corera; atzealdean, bat zenbakiko finkako sotoa eta lastategia. Terraza estudioaren gainean dago eta, zati batean, bat zenbakiko finkako etxebizitzaren gainean. Berrogei metro karratu inguruko azalera erabilgarria du, eta estudiotik barruko eskailera batetik sartzen da bertara. Mugakideak: aurrealdean, bat zenbakiko finkaren patioa; sartu eta eskuinaldean, bat zenbakiko finka; ezkerraldean, bat zenbakiko finkako sotoa eta lastategia; eta atzealdean, Ángel Corera. Solairuartea estudioaren azpian dago eta, zati batean, bat zenbakiko finkako etxebizitzaren azpian eta finka honetako etxabearen gainean. Berrogei metro karratu erabilgarri inguru ditu, eta bat zenbakiko finkaren patiora ematen duen eskaileratik du sarbidea. Mugakideak: aurrealdean, aipatutako patioa; sartu eta eskuinaldean, bat zenbakiko finka; ezkerraldean, bat zenbakiko finkako lastategia eta sotoa; eta atzealdean, Ángel Corera. Etxabea solairuartearen azpian dago, eta berrogei metro karratu inguruko azalera erabilgarria du; patiora ematen duen eskaileratik du sarbidea. Solairuartearen mugakide berberak ditu, aurreko paragrafoan adierazitakoak. Estudioa solairuartearekin eta etxabearekin lotuta dago bat zenbakiko finkako patiora ematen duen eskailera batekin, zeinak hamar metro bider bost metro karratuko kutxa baitu. Eskailera hori ere bi zenbakiko finkakoa da. Partaidetza kuota: ehuneko hogeita hamar.
Larragako katastrokoa:
–2. poligonoko 482. lurzatia, 1. azpiarea, 3., 5., 7. hiri unitateak eta 8.a (%50).
Ondasun higiezinen katastroko erreferentziak: 310000000001828889SQ; 310000000001828891AM; 310000000001828893DW eta 310000000001828894FE (%50).
Atalaren oharra: 1. hiri unitatea, 8.a (%50) eta 9.a ez dira enkantearen xede den higiezinekoak, beste batekoak baizik.
Udalak jakinarazi du gaur egun Santa María kaleko 6 zenbakiko helbidea, kale-izendegiaren eta katastroaren arabera, lehen Cofradía kalea z.g. zela.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2604619