Iragarkia
68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko. Behin betiko onespena
Valtierrako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar eguneko epean, iragarkia argitaratu ondoren 2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, eta Udalaren ediktu-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behin betiko onetsi da aldaketa egitea Ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Jarraian ematen da argitara.
Valtierran, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
VALTIERRAKO UDALAREN ORDENANTZA, EKINTZAILETZA SUSTATZEKO, ENPLEGUA BULTZATZEKO ETA JARDUERA EKONOMIKOAK SENDOTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA
I. TITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Ordenantza honen xedea da diruz laguntzea ekintzaileek jarduera ekonomiko berriak sortu eta abian jartzeko gastuak, bai eta enplegua eta autoenplegua sustatzea ere, eta lehendik ezarrita dauden jarduerak garatzea. Valtierrako Udalak ekintzailetza sustatu nahi du, bai eta enplegua eta autoenplegua eragin eta bulkatu ere, eta jarduera ekonomikoak sendotzen lagundu.
2. artikulua. Dirulaguntzak emateko eskumena duen organoa.
Tokiko Gobernu Batzarra izanen da dirulaguntzak emateko organo eskuduna, hark izanen baitu ahalmena dagokion gastuaren gain erabakiak hartzeko eta baimenak emateko.
3. artikulua. Onuradunak eta onuradun izateko baldintza orokorrak.
Honako hauek izaten ahalko dira ordenantza honetan arauturiko laguntzen onuradun:
a) Valtierrako herrian erroldatutako pertsona fisikoak, baldin eta langile autonomoak badira eta Valtierrako ekonomia-jardueren zergan alta emanda badaude.
b) Valtierran erroldatuta egon ez arren, langile autonomoak diren eta Valtierrako ekonomia-jardueren zergan alta emanda dauden pertsona fisikoak, betiere Valtierran irekita badute merkataritza-lokala edo garatzen duten jarduera ekonomikoari atxikitako lokala.
c) Hamar langile baino gutxiago eta 1.000.000 eurotik beherako fakturazioa duten pertsona juridikoak, betiere zerga-egoitza Valtierran badute, Valtierrako ekonomia-jardueren zergan alta emanda badaude eta Valtierran irekita baldin badute merkataritza-lokala edo garatzen duten jarduera ekonomikoari atxikitako lokala.
Ordenantza honetan araututako laguntzak eskuratzeko baldintzak izanen dira:
a) Gizarte Segurantzako kotizazio betebeharrak beteak izatea, baita Nafarroako Foru Ogasuneko eta Valtierrako Udaleko zerga betebeharrak ere. Ziurtagirien bitartez egiaztatu beharko da.
Valtierrako Udalarekiko zerga betebeharrei dagokienez, Udalak ofizioz egiaztatuko ditu inguruabar horiek, eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari ordaindu beharreko zenbatekorik.
b) Dagozkion udal lizentziak izatea edo horiek lortzeko prozedura hastea eskatu izana (obra-lizentziak, jarduera sailkatuen lizentzia, irekitzeko lizentzia...).
c) Proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa egiaztatzea.
4. artikulua. Zerrendatik baztertzea.
Ezin izanen dira laguntza hauen onuradun izan:
1. Administrazio publikoak eta haiei loturik edo haien mendean dauden entitateak.
2. Lanbide-elkargoak eta elkarteak.
3. Langile autonomoak, autonomoen erroldan alta emanik egon badira Valtierrako ekonomia-jardueren zergako epigrafe berean edo antzekoan, jarduera hasi aurreko azken hamabi hilabeteetan.
4. Lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten, kapital handitze baten edo egiturazko aldaketa baten ondoriozko enpresak.
5. Ez dira jarduera ekonomiko berritzat joko jardueraren zabalkuntzak, hau da, hasierako jarduerari eutsita ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe berri batean altan emandakoak.
6. Dirulaguntza hori behin bakarrik jasotzen ahalko da kontzeptu beragatik, eta ezin izanen da hurrengo edizioetan parte hartu.
7. Enpresa proiektu inkongruenteak, edo nahi ez diren jarduerak garatzeko bide ematen dutenak.
8. Udalaren laguntzak behin eta berriz eskatu dituzten sustatzaileak edo lehenago eskuratutako laguntzak eraginkortasunez eta behar bezala baliatu ez dituztenak.
9. Ezin izanen dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluko inguruabarretako batean dauden pertsona fisikoak nahiz juridikoak.
5. artikulua. Eskabideak aurkeztea, epea eta ebazpena.
1. Eskabidea Valtierrako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko da, eskatzaileak sinatua eta deialdiari erantsitako eredu normalizatuaren araberakoa (I. eranskina). Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak baimendutako erregistro ofizialetako batean aurkezten bada proposamena, egintza horren berri eman beharko zaio Udalari, proposamenak aurkezteko epearen barnean, mezu bat bidaliz ayuntamiento@valtierra.es helbide elektronikora.
2. Eskabideak, ordenantza honen eranskinetan aipatzen den dokumentazioarekin batera (jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutako kopia), urte bakoitzeko deialdian ezartzen den epearen barnean aurkeztuko dira.
3. Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez akatsak edo hutsak dituzten eskabideei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, jakinarazpenaren biharamunetik hasita, akatsak zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko. Ohartarazten da, alabaina, agiririk aurkezten edo akatsik zuzentzen ez bada, interesdunak eskabidea bertan behera uzten duela iritziko zaiola. Horrelakoetan, eskabidea artxibatu eginen da, beste izapiderik egin gabe.
4. Eskabideen aurkezpen ordenari jarraikiz izapidetu eta ebatziko dira espedienteak, muga izanik urte bakoitzean aurrekontuan erabilgarri dagoen dirua.
5. Valtierrako Udalak deialdian ezarritako irizpideen arabera aztertuko ditu eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa; gainera, horretarako beharrezkoak iruditzen zaizkion argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.
6. Ebaluazioa bukatuta, instrukzio-organoa arduratuko da datuak zehazteko, jakiteko eta egiaztatzeko egin behar diren izapide guztiak ofizioz egiteaz; izan ere, datuok oinarri hartuta eginen zaio ebazpen proposamena organo eskudunari, hark ebazpena eman dezan. Ebazpen proposamena dagokion batzordera igorriko da, eta batzorde horrek txosten loteslea eginen du. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskabidea aurkezten den egunetik hasita.
6. artikulua. Eskatzaileek kasu bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak.
1. Eskabidea, Valtierrako Udalari zuzendua (I. eranskina).
2. NANaren fotokopia (pertsona fisikoak) eta eraketa edo aldaketa eskriturarena (pertsona juridikoak), baita enpresaren IFKa ere, hala dagokionean.
3. Gizarte Segurantzarekin, Nafarroako Ogasun Publikoarekin eta Valtierrako Udalarekin dituzten betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
4. Alta ekonomia-jardueren gaineko zergan eta ordainagiria.
5. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea egiaztatzen duen frogagiria.
6. Erantzukizunpeko adierazpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla dioena (I. eranskina).
7. Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena (I. eranskina).
8. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Zehaztu behar dira eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua. Deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da (I. eranskina).
9. Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria.
10. Jarduera berrien kasuan, proiektuaren bideragarritasun txostena, bai teknikoa, bai ekonomiko-finantzarioa.
11. Errolda-ziurtagiria.
12. Bizileku-baimena, egoiliar berrien kasuan.
Jatorrizko agiriak eta frogagirien kopiak: fakturak eta ordainagiriak, kronologikoki ordenatuak. Ez da eskura egindako ordainketarik onartuko.
Egindako gastuen fakturek 205/2004 Foru Dekretuak agindutakoa bete beharko dute (haren bidez onetsi zen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua). Fakturek, betiere, dirulaguntza eskatu duenaren izenean egon behar dute.
Dirulaguntza lortzeko aurkezten diren faktura guztiek aitzinetik ordainduta egon beharko dute. Epeka zatituta badaude, ezarritako epeen barneko data dutenetarako emanen da dirulaguntza. Fakturak ordaindu direla frogatzeko, bankuko ordainagiriak edo zordunketak aurkeztuko dira. Ez dira kontuan hartuko eskudirutan ordaindutako 2.500 euroko edo gehiagoko eragiketak, edo atzerriko dibisetan kontrabalio hori dutenak, eragiketa horretan parte hartzen duen alderdietako batek enpresari gisa edo profesional gisa diharduenean; izan ere, halaxe xedatu da urriaren 29ko 7/2012 Legean (iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzekoa). Nolanahi ere, zenbatekoari jarritako muga gaurkotu eginen da lege indardunak une bakoitzean zer finkatzen duen kontuan hartuta.
Udalak edozein dokumentazio eskatzen ahalko du, argigarria dela baderitzo.
13. Legez eratutako pertsona fisikoa edo juridikoa frogatzen duen ziurtagiria.
7. artikulua. Jarraipena, ikuskapena eta kontrola.
Dirulaguntzen alorreko lege orokorretan xedatutakoaren arabera, Valtierrako Udalari dagokio kontrol eta jarraipen ahalmena baliatzea, onuradunari ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Horretarako, egoki irizten dien ikuskapen bisitak egin ahalko ditu.
Onuradunak edo erakunde kolaboratzaileak eta dirulaguntzarekin edo haren justifikazioarekin lotura duten hirugarrenak behartuak daude kontrol funtzio horiek erraztera eta horietan laguntza ematera.
Onuradunek identifikazio datuetan edo inguruabarretan izaten den edozein aldaketa jakinarazi beharko diote Udalari, baldin eta horiek kontuan hartu baldin baziren dirulaguntza emateko garaian. Jakinarazi beharko diote, baita ere, onuradunak onartutako konpromisoak edo betebeharrak aldatu badira.
Gerta liteke deialdi honen babespean eskatu eta eman izan den edozein dirulaguntza eskatu eta haren onuradun izan den enpresaren titulartasuna edo izena aldatzea, edo enpresa subrogatzea. Era horretako aldaketarik gertatuz gero, unean bertan jakinarazi beharko dute onuradunek, baita horien frogagiriak aurkeztu ere, dirulaguntza eman eta bi urte igaro artean.
8. artikulua. Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzen xede diren jarduerak bateragarriak dira edozein administrazio, entitate edo pertsonak xede berarekin emandako beste dirulaguntza batzuk hartzearekin, baina jasotako dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, ez da inoiz izanen diruz lagundutako jardueraren edo proiektuaren kostua baino handiagoa.
9. artikulua. Dirulaguntza ordaintzea.
Onuradunak dirulaguntza justifikatu ondotik eginen da ordainketa, itzulketaren bidezkotasunari buruzko ebazpena eman ondotik. Dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galduko da behar bezala justifikatzen ez bada edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean dirua itzultzeko aurreikusitako arrazoietako bat gertatzen bada.
10. artikulua. Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea.
Dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da eta, kasua bada, emandako onurak deuseztatu, dirulaguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, edo aldi berean beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek, nazionalak nahiz nazioartekoak, emandako dirulaguntzak edo laguntzak lortzen badira, edo deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, emandako datuak faltsutu, itxuragabetu edo ezkutatzen badira, eta laguntzak emateko erabakigarriak izan diren gertaerak eta inguruabarrak egiaztatzeko lanak oztopatzen badira.
11. artikulua. Dirulaguntzak itzuli beharra.
a) Jasotako zenbatekoak itzuliko ditu onuradunak eta berandutze-interesagatik dirulaguntza eman zenetik hasita legeak agintzen duen zenbatekoa eskatuko zaio, espedientea izapidetu ondotik, honako kasu hauetan:
–Dirulaguntzari uko egitea.
–Dirulaguntza eskuratzea, behar diren baldintzak faltsututa edo bete gabe.
–Dirulaguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura ez betetzea.
–Justifikatzeko betebeharra ez betetzea edo epetik kanpo egitea.
–Onuradunari ezarritako beste edozein baldintza ez betetzea.
–Onuradunak Udalaren kontrol jarduerei uko egitea.
b) Onuradunak noraino bete ez duen, horren proportziokoa eta neurrikoa izanen da itzultzeko eskabidea.
c) Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekin dakioke, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.
d) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, jasotako dirua itzuli beharko da, eta legezko interesa %25 handituta eskatuko da, dirulaguntza ordaindu edo kontura eman zenetik harik eta itzultzea bidezkoa dela erabakitzen den eguna arteko denborari dagokionez.
e) Lau urtera preskribatuko du Administrazioaren eskubideak, itzulketa aitortu edo likidatzeko. Itzulketa eskatzeko, jarraituko zaio azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluari (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).
f) Ez-betetze kasuetan, behar den espedientea izapidetuko da kontraesanaren eta frogaren printzipioen arabera, eta onuradunari entzunaldia emanen zaio, egin eta proposa ditzan egoki iritzitako alegazio eta frogak. Udaleko Gobernu Batzarra izanen da dirulaguntzak bertan behera utzi edo baliogabetzeko organo eskudun bakarra. Oinarriotan biltzen ez den orotan, indarra duen legerian xedatuak aginduko du.
12. artikulua. Zehapen-prozedura.
Dirulaguntzen arloko arau-hauste administratibotzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean tipifikatutako egiteak edo ez egiteak. Zehapen prozedura, zigorren graduazioa eta zehapen motak izanen dira aipatutako legean ezarritakoak.
13. artikulua. Publizitatea.
Dirulaguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera dirulaguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Valtierrako Udalak finantzatu dituela.
Onuradunak zabalkunderako hartu beharreko neurriak bat etorriko dira dirulaguntzaren xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; hartara, horiek izaten ahalko dira Valtierrako Udalaren irudi instituzionala txertatzea, finantzaketa publikoari buruzko testuak paratzea kartel, material inprimatu, baliabide elektroniko edo ikus-entzunezko baliabideetan, edo komunikabideetan aipamena egitea.
II. TITULUA.–DIRULAGUNTZAK
14. artikulua. Dirulaguntzak emateko irizpideak eta baldintzak.
Dirulaguntza honekin izaera ekonomikoko laguntza emanen da, eta onuradunek erabiliko dute enpresa sortzeak lehenengo hilabeteetan eragindako hasierako gastuak eta gastu orokorrak estaltzeko. Horri dagokionez, ekonomia-jardueren gaineko zergako alta eguna izanen da jardueraren hasierako eguna.
Laguntza emanen zaie, halaber, dagoeneko finkatuta dauden eta lanpostu berri egonkorrak sortzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei.
Dirulaguntzaren erabilera pertsonala eta besterenezina da, eta zerbitzu publiko horretarako ezarritako arau orokorrak errespetatu behar dituzte onuradunek.
Udal Administrazioak ikusten badu onuradunak dirulaguntza hau oker erabiltzen ari direla, zilegi izanen du horren gaineko ikerketa egitea. Dirulaguntza iruzurrez erabiltzeak laguntza berehala kentzea ekarriko du.
Onuraduna behartuta dago bere egoeran izaten diren eta dirulaguntza jasotzeko eskubideari eragiten dioten aldaketen berri ematera.
15. artikulua. Dirulaguntza jaso dezaketen kontzeptuak.
Honako kontzeptu hauek jaso dezakete dirulaguntza:
–Ekintzaileek jarduera ekonomiko berriak abian jartzeko eta dagoeneko ezarrita daudenak garatzeko behar den inbertsioaren guztizkoaren %20. Behar bezala justifikatu beharko da, eta gehienez ere hamabost mila (15.000) euroko dirulaguntza emanen da eskatzaile bakoitzeko.
Kanpoan gelditzen dira:
–Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan dagoenean sortutako gastuak.
–Ez dira sartzen lotune eskubideak.
–Ibilgailuak erosteko gastuak.
Kontzeptu horietatik guztietatik BEZa kanpo utziko da.
16. artikulua. Onuradun izateko berariazko baldintzak eta betebeharrak.
Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 (1) Legearen 14.1 artikuluan ezarritako betebehar orokorrak eta ebazpen honetan aipatzen diren bestelakoak bete beharko dituzte.
a) Ordenantza honetan ageri diren dirulaguntzak jasotzeko behar den jokabidea izatea, xedea betetzea, proiektua gauzatzea edo jarduera egitea.
b) Organo eskudunari frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla eta jarduera egin dela.
c) Onartzea organo emaileak egiten dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek –Espainiakoek nahiz Europar Batasunekoek– egin ditzaketen egiaztapenak eta kontrol finantzarioak, eta jarduketa horietan eskatzen zaien informazio guztia ematea.
d) Organo emaileari komunikatzea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
e) Dirulaguntza emateko ebazpen proposamena eman baino lehen, zerga guztiak pagatu eta Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean dituela frogatzea, arauz ezarri bezala eta deusetan galarazi gabe azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian xedatua (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
f) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan. Halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak eduki beharko dira.
g) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatzearen eta kontrolaren xede izan daitezkeen artean.
h) Lege honen 18. artikuluko 4. apartatuan adierazitako zabalkunde-neurriak hartzea.
i) Lege honen 37. artikuluan aipatzen diren kasuetan, harturiko dirua itzultzea.
Gainera, bereziki, gutxienez ere bi urtez dirulaguntza edo laguntza kobratzeko oinarria izanen den jarduera egin beharko dute, eta Gizarte Segurantzan edo horren baliokidean kideturik egon eta dirulaguntzaren xede izan diren aktibo finko materialak mantendu. Ez bada hori betetzen, salbu eta onuradunari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiak frogatzen badira, harturiko dirulaguntzak proportzionalki itzuli beharko dira, bi urteak betetzeko falta den denboraren arabera.
17. artikulua. Laguntzen zenbatekoa.
Laguntzen deialdia urtekoa izanen da eta ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da. Dagokion ekitaldirako gehieneko diru-izendapena izanen du aurrekontuan, "Enplegu autonomoa sortu eta sendotzeko laguntzak" izeneko partidan.
Onuradun bakoitzeko eta kontzeptu guztiengatik gehienez emanen den laguntza 15.000 (hamabost mila) eurokoa izanen da.
18. artikulua. Gastu diruz lagungarriak.
Dirulaguntza jasotzen ahalko dute diruz laguntzen den jardueraren ezaugarriekin bat heldu diren gastuek. Gastu diruz lagungarriaren eskuratze-kostuak ez du inoiz izan behar merkatu-balioa baino handiagoa. Benetan egindako gastutzat joko da deialdi honetan ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen ordaindu dena.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean, eta berariaz indargabetzen den arte egonen da indarrean.
1. ERANSKINA.–ESKABIDEA ETA ADIERAZPENAK
DATUAK:
Izen-abizenak: ……………….......………………........................................................................………; herria: ................................................................................................................; helbidea (herria, kalea): …………………………………….………………................................……...…; NANa: …………………………; telefonoa: ……………….........…….; helbide elektronikoa: ........................................................................
Nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz: (ezabatu behar ez dena)
Izen-abizenak edo sozietatearen izena: ……………….......…….............................................………; IFKa edo NANa: ……………….............; helbidea (herria, kalea): ........................................................................................................; poligonoa: .................................................; telefonoa: ………………………….............; faxa: …………………………................. ; web-orria: ………................…...................................................; helbide elektronikoa: ……………………………….
Behean sinatzen dudan honek deialdi honetan onar nazazuen eskatzen dut.
1. Adierazten dut eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen ditudala. Hitza ematen dut deialdiko betebehar guztiak beteko ditudala eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatuko ditudala.
2. Adierazten dut ez dudala inolako debeku kausarik eta deialdi honen aurreko bi urteetan ez dudala honelako jarduerarik ez gisakorik nire kontura egin.
3. Lortutako dirulaguntzei buruzko adierazpena.
Eskatutako dirulaguntzari dagokionez, adierazten dut:
Ez dudala eskabide honen xederako inolako dirulaguntzarik jaso beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik.
Eskabide honen xederako ondoko dirulaguntza hauek jaso ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik:
ENTITATEA LAGUNTZA MOTA ESKATUTAKO ZENBATEKOA EMANDAKOA:
–Datuak eguneratzeari dagokionez,
Hitzematen dut adierazpen honetan aipatutako dirulaguntzetan gertatzen den edozein aldaketa udal honi jakinaraziko diodala, idatziz, hamabost eguneko epean gehienez, haien jakinarazpena jasotzen dudanetik hasita. Orobat, dirulaguntza eskatu diedan beste entitate publiko guztiei ere jakinarazteko konpromisoa hartzen dut. Halaber, jarduera ireki eta lehenengo hemezortzi hilabeteen barruan gertatzen den aldaketa oro, dirulaguntza aldatu edo itzuli behar izateko aukera dakarrena, baldin eta itxiera ez bazaio egotzi ezinbesteko kausa bati.
Valtierran, ....................(e)ko .....................aren .................(e)(a)n.
Sinadura
Iragarkiaren kodea: L2602991
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
