1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
120E/2026 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, luzatzen duena Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 400E/2018 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen inpaktuaren adierazpenaren indarraldia. Ebazpen horren bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen Agrowind Navarra 2013 SLk Nafarroako zenbait udalerritan sustatutako haize-parkeetarako (Nafarroako Proiektu Eolikoa); Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 698E/2018 Ebazpenaren bidez aldatu zen gero ebazpena.
Ingurumen Ebaluaziorako Atalak Agrowind Navarra 2013 SLren eskaera jaso du; hartan, "Nafarroako Proiektu Eolikoa" UGPSa osatzen duten haize-parkeen ingurumen inpaktuaren adierazpena (IIA) bi urtez luza dadila eskatzen du, haize-parke guztiak gauzatu ahal izateko.
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 400E/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6koan), Agrowind Navarra 2013 SLk sustatutako haize-parke horietarako ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen. Ebazpen hori partez aldatu zen irailaren 11ko 698E/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 4koa).
Sustatzaileak eman duen informazioaren arabera, proiektu horiek gauzatzean zenbait gorabehera izan dira, proiektu horien tramitazio administratiboaren kontra abiatutako zenbait prozedura judizialen ondorioz, zehazki, UGPSaren kontra eta proiektuetako batzuen aurretiazko administrazio baimenak eta eraikitzeko administrazio baimenak onetsi zituzten ebazpenen kontra izandako prozeduren ondorioz. Horrenbestez, eta bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin, sustatzaileak eskatu zuen ingurumen inpaktuaren adierazpenaren iraungitze epearen zenbaketan eten bat egitea; eten hori aitortu zion orduan Ingurumen Eraginaren Atala zenak.
Halaber, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, sustatzaileak zilegi izanen du ingurumen inpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatu dadin eskatzea, harentzat ezarritako lau urteko indarraldia amaitu baino lehen. Ingurumen arloko organoak luzapen hori ematea erabakitzen ahalko du, baldin eta ez bada funtsezko aldaketarik egon ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egiteko kontuan hartu ziren oinarrizko osagaietan; luzapena beste bi urterako izanen da.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalak egindako txostena ikusirik, non ondorioztatu baita ez dela funtsezko aldaketarik egon ingurumen inpaktuaren adierazpenerako kontuan hartu ziren oinarrizko osagaietan, proposatzen da "Nafarroako Proiektu Eolikoa" osatzen duten haize-parkeetarako eskatutako luzapena ematea, beste bi urterako.
Azaldutakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak, baietza ematen zaio Agrowind Navarra 2013 SLk eskatutakoari, hots, bi urteko luzapena ematen da "Nafarroako Proiektu Eolikoa" UGPSa osatzen duten haize-parkeetarako.
EBAZTEN DUT:
1. "Nafarroako Proiektu Eolikoa" UGPSa osatzen duten eta Agrowind Navarra 2013 SLk sustatu dituen haize-parkeetarako ingurumen inpaktuaren adierazpenaren indarraldia luzatzea. Adierazpen hori Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 400E/2018 Ebazpenaren bidez eman zen, eta ondoren Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 698E/2018 Ebazpenaren bidez aldatu zen. Eskatutako luzapena –beste bi urtekoa– ematen da, haize-parke guztiak gauzatu ahal izateko, eta aipatu ebazpenetan ezarritako gainerako baldintzak bere horretan mantentzen dira.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko martxoaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2603856