Iragarkia
68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsi dira zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026. urterako.
ZERGA-TASAK, 2026. URTERAKO
1.–Onestea honako zerga-tasa hauek 2026rako:
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren tasa %0,28 izanen da.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) karga-tasa %4 izanen da.
–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua %1,40 izanen da udalerri osoan.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren zerga-tasa %15 izanen da.
–Koefizienteak urtearen arabera izanen dira, Nafarroako Gobernuak onesten dituen gutxienekoak.
–Etxebizitza hutsen gaineko zergaren karga-tasa honako hau izanen da (Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, Etxebizitza hutsen gaineko erregistroan, agertzen diren etxebizitzetarako):
1.–%0,50 lehenbiziko urterako.
2.–%1,00 bigarren urterako.
3.–%1,50 hirugarren urterako eta hurrengoetarako.
TASA ETA PREZIO PUBLIKOEN ONESPENA 2026. URTERAKO
1.–ORDENANTZA, ETXEKO ANIMALIA ARRISKUTSUAK ARAUTZEN DITUENA
2014ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, abuztuaren 13an.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: 50,00 euro.
2.–ORDENANTZA FISKALA, KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEA ARAUTZEN DUENA
2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, abuztuaren 28an
–Kiroldegiko pabiloia erabiltzea:
- Pista osoa, ordubete: 25,00 euro.
- Pista erdia, ordubete: 15,00 euro.
- Taekwondo aretoa, ordubete: 15,00 euro.
- Dutxa erabiltzea: 2,50 euro.
- Talde batek dutxa erabiltzea (10 lagun, gehienez): 21,00 euro.
- Talde batek dutxa erabiltzea (20 lagun, gehienez): 26,00 euro.
- Talde batek dutxa erabiltzea (30 lagun edo gehiago): 31,00 euro.
–Zamariain pilotalekua erabiltzea:
- Kantxa, argirik gabe, ordubete: 2,00 euro.
- Ordu erdiko argiztapena: 1,00 euro.
- 8 partaide baino gehiagoko jarduera, ordubete: 8,15 euro.
- Fidantza, 50,00 eurokoa, 8 lagunetik gorako erreserbetan, urtebetetze eta jardueretarako.
–Belar artifizialeko zelaia, Osabidean, futboleko Gares Kirol Elkarteak ez beste talde batzuek erabiltzen badute:
- Futbol 8:
- Entrenamendua, 1,5 ordu argirik gabe: 61,00 euro.
- Entrenamendua, 1,5 ordu argiarekin: 71,00 euro.
- Partidak, 2 aldagela argiarekin: 81,00 euro.
- Partidak, 2 aldagela argirik gabe: 71,00 euro.
- Futbol 11:
- Entrenamendua, 1,5 ordu argirik gabe: 112,00 euro.
- Entrenamendua, 1,5 ordu argiarekin: 137,00 euro.
- Partidak, 2 aldagela argiarekin: 147,00 euro.
- Partidak, 2 aldagela argirik gabe: 137,00 euro.
–Denboraldiko abonua igerilekurako:
- 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
- 4tik 11 urtera bitarte: 46,00 euro.
- 12tik 17 urtera bitarte: 51,00 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 68,00 euro.
- 65 urtetik gora: 46,00 euro.
–Hilabeteko abonua igerilekurako (datatik datara):
- 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
- 4tik 11 urtera bitarte: 30,00 euro.
- 12tik 17 urtera bitarte: 35,00 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 41,00 euro.
- 65 urtetik gora: 30,00 euro.
–Hamabostaldiko abonua (denboraldi guztian):
- 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
- 4tik 11 urtera bitarte: 40,00 euro.
- 12tik 17 urtera bitarte: 46,00 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 51,00 euro.
- 65 urtetik gora: 40,00 euro.
–Eguneko sarrerak, astelehenetik ostiralera (jaiegun ez badira):
- 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
- 4tik 11 urtera bitarte: 5,50 euro.
- 12tik 17 urtera bitarte: 6,50 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 7,50 euro.
- 65 urtetik gora: 5,50 euro.
- Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 3,00 euro.
–Eguneko sarrerak, larunbat, igande eta jaiegunetan:
- 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
- 4tik 11 urtera bitarte: 6,50 euro.
- 12tik 17 urtera bitarte: 7,00 euro.
- 18tik 64 urtera bitarte: 8,00 euro.
- 65 urtetik gora: 5,50 euro.
- Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 3,00 euro.
–Kenkariak:
- %50 merkeagoak denboraldiko abonua eta hilabeteko abonua.
- Desgaitasuna izanez gero: gutxienez %33ko desgaitasuna frogatzea.
- %30 merkeagoak denboraldiko abonua eta hilabeteko abonua.
- Langabeen edo 18 urtetik beherako seme-alaben kasuan, horien gurasoak biak langabezian badaude edo familia gurasobakarrak badira eta zaintza eta jagoletza duen ezkontidea langabezian badago: langabeziaren txartel eguneratuarekin frogatuko du eta, kasua bada, familiaren egoerari buruzko zinpeko deklarazioarekin.
- %20 merkeagoak denboraldiko abonua eta hilabeteko abonua.
- Familia ugarien kasuan: familia ugariaren txartelarekin frogatuko da.
- Gutxienez 20 laguneko taldeak, herritik kanpokoak:
- Astelehenetik ostiralera (jaiegun ez badira): 4,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
- Larunbat, igande eta jaiegunak: 6,00 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
- 50 lagunetik gorako taldeak, herritik kanpokoak:
- Astelehenetik ostiralera (jaiegun ez badira): 3,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
- Larunbat, igande eta jaiegunak: 5,50 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
Taldeei kenkariak ezartzeko, lagun guztiek (20, 50 edo gehiago) bertan egon beharko dute sarrera ordaintzeko unean.
Kenkaria eskuratu ahal izateko, behar den eskaera aurkeztu beharko diote Udalari eta horrek erabakiko du eman edo ez. Ezin dira bi kenkari edo gehiago batera aplikatu.
3.–GARESKO UDALAREN ORDENANTZA, PIPERRAREN ETA SASOIKO BARAZKI ETA FRUITUEN MERKATARITZA ARAUTZEN DUENA
2013ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, urtarrilaren 10ean
Saltokia denboraldiko (12 * 8 metro): 274,00 euro.
4.–UDAL ORDENANTZA FISKALA, AZTERKETA ESKUBIDEEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
2021eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, abuztuaren 31n
A.1.–A mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 30,45 euro.
A.2.–B mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 20,30 euro.
A.3.–C mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 15,25 euro.
A.4.–D eta E mailetako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 10,15 euro.
B.1.–A mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 15,25 euro.
B.2.–B mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 13,20 euro.
B.3.–C mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 10,15 euro.
B.4.–D eta E mailetako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 5,10 euro.
5.–ORDENANTZA, HILETA ZIBILEI BURUZKOA
–El Vínculo etxeko bigarren solairuko aretoan egiten bada:
- Garesen erroldaturik ez daudenentzat: 142,00 euro.
- Garesen erroldaturik daudenentzat: 31,00 euro.
6.–ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOA TERRAZEKIN OKUPATZEARI BURUZKOA
2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 4an
–Urte osoa:
- Mahai eta aulkiak: 22,00 euro/m².
- Mahaiak, aulkiak, egitura erdiiraunkorreko beladoreak: 25,00 euro/m².
- Upelak, lore askak, beste batzuk: 11,50 euro/m².
–Udako denboraldia (martxoaren 15etik urriaren 31ra):
- Mahai eta aulkiak: 19,00 euro/m².
- Mahaiak, aulkiak, egitura erdiiraunkorreko beladoreak: 22,00 euro/m².
- Upelak, lore askak, beste batzuk: 10,00 euro/m².
7.–ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
2005eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 7an
–Aprobetxamenduak (prezioak urteko eta erreguko):
- Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrentzat, lehorreko lurra: 11,15 euro.
- Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrentzat, ureztalurra: 22,70 euro.
- Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, lehorreko lurra: 20,10 euro.
- Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, ureztalurra: 40,85 euro.
- Laborantzako loteak: enkante bidez, lehorreko lurra: 20,10 euro.
- Laborantzako loteak: enkante bidez, ureztalurra: 40,85 euro.
- Familia-baratzeak: zuzenean herritarren artean: 56,15 euro.
–Bazkalekuak:
- Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa: Santa Agueda: 687,15 euro.
- Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa: Nekeas: 5.904,15 euro.
- Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa: Larrandia: 1.524,40 euro.
- Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa: El Monte: 1.535,40 euro.
- Enkantea: Santa Agueda: 687,15 euro.
- Enkantea: Nekeas: 5.828,35 euro.
- Enkantea: Larrandia: 1.524,40 euro.
- Enkantea: El Monte: 1.535.90 euro.
Aprobetxamenduaren errentamenduagatik ordaindu beharreko kanona urtero eguneratuko da aprobetxamenduaren lehenengo urtetik hasita. Horretarako, nekazarien kasuan, haiek jasotako prezioek aurreko urtean izandako aldaketa gehitu eta metatuko da (laborantzako lurzatien aprobetxamenduari aplikatzeko); eta abeltzainen kasuan, haiek jasotako prezioek jasandakoa (larreen aprobetxamenduari aplikatzeko). Halakorik ezean, kontsumorako prezioetan izandako aldaketa (KPI) aplikatuko da, hori zehazten baita prezio horri aplikatuta erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako ehuneko-indizea.
–Ehiza barrutiaren aprobetxamendua 1.500,00 euro izanen da.
8.–ORDENANTZA, ERAIKINAK LEHEN ALDIZ ERABILI EDO OKUPATZEKO LIZENTZIAK EMATEA ARAUTZEN DUENA
2003ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 15ean
–Eraikin berriak: etxebizitzarako hiri-unitate bakoitzeko: 203,00 euro.
–Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 140,00 euro.
–Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 140,00 euro.
9.–ORDENANTZA, MERKATARITZA EZ EGONKORRA ARAUTZEN DUENA
2016ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 13an
–Finkoak ez direnak, egun bakoitzeko: 10,70 euro.
–Finkoak, hiruhileko bakoitzeko (larunbatak / 7 m): 106,60 euro.
10.–ORDENANTZA, AGIRIAK EGIN ETA IZAPIDETZEKO ZENBAIT TASA ARAUTZEN DITUENA
2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 6an
–Ziurtagiriak:
a) Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 2,00 euro.
b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 4,10 euro.
–Txostenak: 18,30 euro.
Horri gehituko zaio udal funtzionarioak edo langileak hura prestatzeko eman duen denboraren kostua, Nafarroako Gobernuak onetsitako soldaten taulei jarraituz.
–Konpultsak:
a) Konpultsa: 0,55 euro.
b) Kopia konpultsatua: 1,05 euro.
–Fotokopiak:
a) DIN A4 neurriko kopiak:
- Zuri-beltzean: 0,15 euro.
- Koloretan: 0,25 euro.
b) DIN A 3 neurriko kopiak:
- Zuri-beltzean: 0,20 euro.
- Koloretan: 0,30 euro.
–Lurzati-zedulak: 1,55 euro.
–Plangintzaren CDaren kopia: 17,00 euro.
–Espedienteak izapidetzea:
a) Ezkontza zibila: 75,00 euro.
b) Izatezko bikoteak: 75,00 euro.
c) Arma txartela: 10,15 euro.
d) Egoiliar txartela: 0,00 euro, salbu eta galdu bada: 5,10 euro.
–Hirigintzako izapideak:
- Obra lizentzia izapidetzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,35, eta gutxienez 6,60 euro.
- Proiektu beraren hirugarren aldaketarako (txostena behar badu): 150,00 euro.
- Udal Planeko aldaketa puntualak izapidetzea:
- Egituraz kanpokoa: 110,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
- Egiturazkoa: 280,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
- Plan berezien eta plan partzialen izapidetzea, aldaketa eta ebazpena:
- 280,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
- Xehetasun-azterketen izapidetzea eta ebazpena: 107,00 euro.
- Birpartzelazio proiektuen izapidetzea, etxebizitzetako m² eraikigarri bakoitzeko 2,25 euro, eta gutxienez: 295,00 euro.
- Urbanizazio proiektuak izapidetzea, partikularrek eskaturik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,24.
- Lurzatiak banantzeko lizentzien izapidetzea, ateratzen den lurzati bakoitzeko: 93,50 euro.
- Baimen administratiboa banaketa horizontalerako: 93,50 euro.
- Hirigintzako kontsulten izapidetzea: 93,50 euro.
- Hirigintza-zedulak: 10,15 euro.
- Udal zerbitzu teknikoen ikuskapen txostena edo, alde batek eskatuta, egiaztatzeko obrak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin (lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun zedula behar ez duten obretan: igerilekuak, murruak, etxolak eta abar): 71,00 euro.
- Jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen txostena:
AZALERA | SAILKATUA | KALTEGABEA |
50 m² bitarte | 301,50 | 147,20 |
50 m²-tik 100 m²-ra bitarte | 340,05 | 169,55 |
100 m²-tik 250 m²-ra bitarte | 378,10 | 188,30 |
250 m²-tik 500 m²-ra bitarte | 432,90 | 216,20 |
500 m²-tik gora | 493,30 | 246,65 |
- Ikuskapena eta txostena Udalaren ondarearen gaineko kalteei buruz, bakoitzeko: 104,05 euro.
- Ikuskapena eta txostena eraikinei buruz haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri egoeraren espedienteetan:
- Gutxieneko prezioa: 1,5 ordu: 191,85 euro.
- Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 13,20 euro.
- Kanpoko teknikari eskudun baten ikuskapena eta txostena: haren kostua kobratuko da.
- Obrak egiteko aginduak: %5 egin beharreko obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, uztailaren 22an).
- Betearazpen subsidiarioak: %125 egindako obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, uztailaren 22an).
- Jardueren hasiera:
- Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:
- Jarduera sailkatua hasteko edo handitzeko adierazpen bakoitzeko: urteko EJZaren kuotaren %100eko zerga izanen dute, gehi kanpoko txostenaren kostua hura eskatzea beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen denean (Ganasa, esaterako), eta gutxienez: 142,10 euro.
- Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 142,10 euro.
- Jarduera kaltegabearen erantzukizunpeko adierazpena:
- Erabilera aldatzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 104,55 euro.
- Lehen aldiz erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 104,55 euro.
- Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 104,55 euro.
- Jarduera birdefinitzea (taberna, kafetegia):
- Definizio berri bakoitzeko: 142,10 euro.
- Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:
11.–ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 6an
I. epigrafea.–Ehorzketak eta ehorzteko eskubideak.
–Lurreko hilobian: 288,80 euro.
–Nitxoan:
- Gorpua: 192,00 euro.
- Gorpuzkiak: 109,00 euro.
- Errautsak: 97,00 euro.
–Kolunbarioan:
- Gorpuzkiak: 97,00 euro.
- Errautsak: 85,00 euro.
–Panteoian:
- Gorpua: 197,00 euro.
- Gorpuzkiak: 121,00 euro.
- Errautsak: 103,00 euro.
II. epigrafea.–Desobiratzeak.
–Gorpuzki identifikatuak (berriz ehorztea):
- Lurreko hilobia: 163,00 euro.
- Nitxoa: 115,00 euro.
- Panteoia: 157,50 euro.
(1. gorpuzkirako prezioak. Gorpuzki batzuk batera badira, 76,50 euro gorpuzkiko).
–Identifikatu gabeko gorpuzkiak (berriz ehorztea):
- Lurreko hilobia: 133,00 euro.
- Nitxoa: 103,00 euro.
–Panteoia: 133,00 euro.
–Errausteko gorpuzkiak (identifikatuak eta identifikatu gabekoak):
- Banakoak: 115,00 euro.
- Taldekoak: 150,00 euro.
III. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.
–Lurrean hobiratzea:
- Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
- Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.
–Nitxoan hobiratzea:
- Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
- Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.
- Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 20,00 euro.
–Kolunbarioan hobiratzea:
- Lehen kontzesioa (15 urterako): 163,50 euro.
- Luzapena (10 urterako): 109,00 euro.
- Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 11,00 euro.
12.–ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN
2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 3an
–Azoka txikiak (jaietan):
- Baimenduak; saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko: 2,70 euro.
- Baimenduak; saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,15 euro.
- Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko: 3,25 euro.
- Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,70 euro.
–Atrakzioak (zaldiko-maldikoak, puzgarriak...):
- 50 m² bitarte (euro eguneko): 65,00 euro.
- 51tik 100 m² bitarte (euro eguneko): 80,00 euro.
- 100 m²-tik gora (euro eguneko): 113,00 euro.
Jaietan, kalez kaleko salmenta denean, 20 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.
–Bestelako aprobetxamenduak: aldamioak, edukiontziak.. (6,00 euro, gutxienez).
- Kutxazain automatikoak, urtean: 130,00 euro.
- Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 65,00 euro.
- m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,60 euro.
- m² edo zati bakoitzeko, hilean: 6,50 euro.
- m² edo zati bakoitzeko, urtean: 65,00 euro.
–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak:
- m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,16 euro.
- m² edo zati bakoitzeko, hilean: 2,40 euro.
- m² edo zati bakoitzeko, urtean: 23,30 euro.
–Lurpeko aprobetxamendu bereziak:
- Instalatutako tanga, m² edo zati bakoitzeko, urtean: 2,40 euro.
- Gasa, argindarra eta telekomunikazioak banatzeko sareen instalazio eta aprobetxamenduengatik, metro lineal bakoitzeko, urtean: 1,90 euro.
–Beste aprobetxamendu batzuk, m² edo zati bakoitzeko, egunean:
- m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,16 euro.
- m² edo zati bakoitzeko, hilean: 2,40 euro.
- m² edo zati bakoitzeko, urtean: 23,30 euro.
–Beste aprobetxamendu batzuk, m² edo zati bakoitzeko, filmak filmatzeko, eta antzekoak, 10 euro m² edo zatia, egunean.
13.–ORDENANTZA FISKALA, UDAL LOKALAK LAGATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
–Udaletxe berria: erabilera anitzeko gela eta batzordeen gela (2. solairuan):
- Berogailuarekin: 10,15 euro.
- Berogailurik gabe: 7,15 euro.
- Taldeen jarduerak: 2,55 euro lagun eta egun bakoitzeko.
–El Vínculo etxea:
- 2. solairuko aretoa (ospakizun zibilak, ezkontzak eta abar), erroldatu gabeak: 147,20 euro.
- 2. solairuko aretoa (ospakizun zibilak, ezkontzak eta abar), erroldatuak: 27,45 euro.
- Erakusketa aretoa, beheko solairua, 3 astez: 37,60 euro astean.
- Hitzaldi aretoa, ordu bakoitzeko: 10,70 euro.
–Eskualdeko ikastetxea (eskola ordutik kanpo), gela bakoitzeko:
- Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 7,15 euro.
- Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 10,15 euro.
14.–ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOETAKO PASABIDEEN LIZENTZIAK ARAUTZEN DITUENA
–Pasabiderako lizentziaren tasa:
- Autoen 3 aparkaleku arte: 27,40 euro metro eta urte bakoitzeko (91,35 euro gehienez ere).
- 4 aparkaleku edo gehiago: 49,25 euro metro eta urte bakoitzeko + 6,10 euro x aparkaleku kopurua.
- Plaken fidantza: 28,45 euro.
- Lehengoratzeko fidantza: 73,10 euro.
–Garabi zerbitzuak ibilgailuak bide publikotik kentzeko tasa:
- Egunez, lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara:
- Zerbitzu ezeztatua: Tarifa hauen %50:
- Autorako zerbitzua: 121,80 euro.
- Furgonetarako zerbitzua: 162,40 euro.
- Tamaina handiko furgoirako zerbitzua: 270,50 euro.
- Zerbitzu ezeztatua: Tarifa hauen %50:
- Larunbatetan, jaiegunetan eta gauez (20:00etatik 8:00etara):
- Zerbitzu ezeztatua: Tarifa hauen %50:
- Autorako zerbitzua: 182,70 euro.
- Furgonetarako zerbitzua: 243,60 euro.
- Tamaina handiko furgoirako zerbitzua: 406,00 euro.
- Zerbitzu ezeztatua: Tarifa hauen %50:
–Erreserba-lizentzia: 48,70 euro/m/urte, eskatutako ordu-tartearen zati proportzionalean.
15.–ORDENANTZA, JUBILOTEKAREN TASEI BURUZKOA
–15.000,01 eurotik gorako per capita errenta hilean: 15,25 euro.
–10.692,01 eurotik 15.000,00 eurora bitarteko per capita errenta hilean: 10,15 euro.
–7.980,01 eurotik 10.692,00 eurora bitarteko per capita errenta hilean: 5,10 euro.
–7.980,00 euro bitarteko per capita errenta hilean: 0,00 euro.
16.–ORDENANTZA, TUTORETZAPEKO APARTAMENTUETARAKO SARBIDEA ETA ERABILERA-ARAUBIDEA ARAUTZEN DITUENA
Kuota: urtean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %10.
Kuota ezarriko da bakoitzaren diru-sarreren arabera eta irizpide horren araberako proportzioan.
17.–BESTELAKO TASAK
–Garesen bisita gidatuak egiteko tarifak:
- 20 eta 35 lagun bitarteko taldeak: 4,00 euro laguneko.
- 35 lagunetik gora: 3,00 euro laguneko.
- Bi autobus: 2,00 euro laguneko.
- 20 lagunetik beherako taldeak: 56,00 euro/taldea.
- Garesko ikastetxe publikoa: salbuetsita.
- Turismo bulegoak antolatutako bisitak, 20 lagun bitarte: 4,00 euro lagun bakoitzeko.
Bisitaren iraupena 1,5 ordukoa izanen da, gutxi gorabehera.
Gurutzearen eliza, Santiago eliza eta zubi erromanikoa bisitatzen dira. Ibilbidea egiten da Gurutze kaletik, Kale Nagusitik eta Julián Mena plazatik.
Garesko bisita osatzen bada beste leku batekin, esaterako, Eunate, Obanos, Donejakue bidearen zati batean ibiltzea...: 1,25 euro gehiago lagun bakoitzeko.
18.–ORDENANTZA, MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO TARIFAK ETA ONARPENA ARAUTZEN DITUENA
2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 6an, eta haren aldaketa, berriz, 2021eko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an
–Izena emateko tasak:
- Udalaren dirulaguntza duten udalerrietako ikasle ofizialak eta Udalaren dirulaguntzarik gabeko udalerrietako ikasle ofizialak.
- Matrikulazioa: izena emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10,00 euro.
- Ikasgaiak: 15,00 euro bakoitzeko.
- Akordeoi, klarinete, flauta eta tronpetako hastapen ikastaroen matrikulazioari dagokionez, ikasturteko tasaren %25eko hobaria izanen dute Garesen erroldaturik dauden 16 urte bitarteko ikasleek. Eskaintza hori matrikula kopuru mugatu bati aplikatuko zaio, betiere matrikulazio ordena kontuan hartuz.
–Hobari hauek aitortuko dira Garesen erroldaturik dauden familia-unitateentzat.
- Musika Eskolako 3 irakasgaitan baino gehiagotan matrikulak dituzten familia-unitateen kasuan, %50eko hobaria izanen dute, adin txikiena daukan familiako kideak jasotzen dituen eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.
- Garesko Musika Eskolan izena ematen duten pertsonek familia ugaria direla behar bezala frogatuz gero, %20ko hobaria izanen dute, hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.
- Gutxienez %33ko desgaitasuna frogatzen duten pertsonek %50eko hobaria izanen dute, hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.
- %30eko hobaria hartutako eskolen guztizko kostuan, 18 urtetik beherako seme-alabentzat, guraso biak langabezian badira, edo familia gurasobakarra bada eta zaintzaz eta jagoletzaz arduratzen den ezkontidea langabezian bada. Egoera frogatzeko, langabezia-txartela eguneratuta aurkeztu beharko da eta, hala dagokionean, familia egoeraren zinpeko deklarazioa. Egoera hori frogatu beharko da Musika Eskolak ordainketa bakoitza igorri baino lehen.
–Ikasle bakar batek beherapen mota bakarraren onura izaten ahalko du. Ikasle batek deskontu mota bat baino gehiago lortzen ahal baditu, ikaslearentzako onuragarriena dena bakarrik aplikatuko da. (Errenta-tarteen aplikazioa deskontutzat hartuko da).
- Plan pedagogikoan jasotako irakasgaien ordu-kargak aldatzen badira, jatorrizko kargaren proportzioan kobratuko da.
Garesko ikasleentzako tarifak per capita errentaren arabera kalkulatuko dira (ikasturtea hasi aurreko ekitaldiko PFEZaren aitorpeneko familia-unitatearen zerga-oinarria zatitzetik ateratzen dena):
2025EKO PER CAPITA ERRENTAREN TARTEAK | 15.000,00 eurotik | 10.692,01 eta 15.000,00 euro | 7.980,01 eta 10.692,00 euro | 7.980,00 euro |
Musika eta Mugimendua (3 eta 6 urte arteko ikasleak) eta Danbor Tailerra (5 eta 6 urteko ikasleak) | 139,00 | 106,00 | 65,00 | 30,00 |
Musika Hizkuntza | 155,00 | 118,00 | 73,00 | 33,00 |
Instrumentua 30', Kantua edo Harmonia | 279,00 | 213,00 | 131,00 | 59,00 |
Instrumentua 45' (aukerako minutuak, diruz lagunduak)*** | 302,00 | 230,00 | 142,00 | 64,00 |
Instrumentua 45' (aukerako minutuak, dirulaguntza gabeak) | 557,00 | 425,00 | 262,00 | 119,00 |
Abesbatza edo Banda | 56,00 | 42,00 | 26,00 | 12,00 |
Konboa edo Fanfarrea | 98,00 | 75,00 | 46,00 | 21,00 |
Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP) | 557,00 | 425,00 | 262,00 | 119,00 |
(***) Ikasleek ordainduko dituzte, osorik, aparteko eskola-orduak, salbu eta aurreko ikasturtean "ohorezko matrikula edo accesita" eskuratu badute oinarrizko graduko ikastaroetan. Erdiko graduan eta mantentze-ikastaroan 30 minutu soilik lagunduko dira diruz. | ||||
Euroak urtean. Eskolek taula hauetan onetsitakoa baino iraupen luzeagoa badute, tarifa handitu edo murriztuko da eskolaren iraupenaren proportzioan.
–Udal-dirulaguntzarik ez duten ikasleen tarifak (dagozkien udalekin kontsultatu):
- Irakasgaia: urteko tasa.
- Musika eta Mugimendua (3 eta 6 urte arteko ikasleak) eta Danbor Tailerra (5 eta 6 urteko ikasleak): 278,75 euro.
- Musika Hizkuntza: 309,95 euro.
- Instrumentua 30', Kantua edo Harmonia: 557,45 euro.
- Instrumentua 45': 836,15 euro.
- Abesbatza edo Banda: 111,05 euro.
- Konboa edo Fanfarrea: 196,65 euro.
- Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP): 1.114,90 euro.
- Tresnen mantentze-lanak 30 min: 309,95 euro.
Garesen, 2026ko otsailaren 20an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2602852
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
