68. ALDIZKARIA - 2026ko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, ondasun higiezin batena, Iruñean.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko martxoaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01069.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101069

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–LOTE BAKARRA:

  • Erregistroa:

"Iruñeko 365 zenbakidun finka.

IDUFIR: 31011000004929.

  • Finkari buruzko datuak:

Finka mota: Etxebizitza, pisua, eranskinik gabekoa.

Helbidea: Arrieta kalea.

Zenbakia: 13; solairua: 2.; atea: A - eskuina.

Azalera erabilgarria. 146,67 m².

Partaidetza kuota: ehuneko sei oso eta hogeita hamabost ehunen".

Hiri finka: A letrako etxebizitza, eskailera igo eta eskuinean, Arrieta kaleko hamahiru zenbakiko etxeko bigarren solairuan; etxebizitzak ehun eta berrogeita sei metro eta hirurogeita zazpi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du, honela banatuta: ataria, kalera begirako komunikatutako bi egongela, egongeletako batekin komunikatutako jangela, lau logela –bi etxe-saileko patio nagusirako leihoekin eta beste bi ondoko etxearekin partekatutako barneko patiorako leihoekin–, bi bainugela, jantzigela bat eta zerbitzuko zona, barneko patiora ematen duten sukalde batez, sukalondoaz, bainugela-komunaz eta zerbitzuko logelaz osatua Hauek ditu mugakide: igogailuaren ataritik sartzean, eskuinean, etxe-saileko patio nagusia; ezkerrean, Arrieta kalea; hondoan, Nicolás Gurbindo SAren orubea, eta aurrean, eskaileraren eta igogailuaren kutxa, barneko patioa eta solairu bereko B etxebizitza. Elementu komunetan duen kuota ehuneko sei oso eta hogeita hamabost ehunen da. 2. poligonoa. 388. lurzatia. 1. hiri-azpieremua. 5. hiri-unitatea.

  • Katastroa:

Iruñean. 2. poligonoa, 388. lurzatia, 1. azpieremua, 5. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001873631LU.

LOKALIZAZIO KODEA

HELBIDEA

AZALERA

m²

ERABILERA, XEDEA

2, 388, 1, 5

Emilio Arrieta kalea 13, 2. A, eskuina.

196,80

Etxebizitza

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko martxoaren 27an.–Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria, Xabier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F2604837