2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Borondatezko birpartzelazio proiektua, UE-3.5 unitatean. Behin betiko onespena
Alkateak 2026ko martxoaren 19an emandako 2026-0023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da UE-3.5 egikaritze-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektua. Proiektu hori Antonio Ibáñez Ibáñez eta María Rosario Rubio Aguinaga sustatzaileek aurkeztu dute, eta Practur Asesores Urbanistas SLPko idazketa-taldeak idatzi du (Maite Larumbe abokatua eta Carlos Cámara arkitektoa).
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Oloritzen, 2026ko martxoaren 20an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2604311