1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Ablitasko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 12an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita hemen ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00729.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100729 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra: Ablitasko finka, 5.326 zenbakikoa, Tuterako 2. Jabetza Erregistroko 1.797 liburukia, 84. liburua, 77. folioa. Erregistro kode bakarra: 31019000537638.
Deskribapena: hiri finka, Ablitasko Mártires de la Cruzada kaleko zortzi zenbakian; beheko solairuak eta estali gabeko eskortak osatuta dago eta sarrera, sukaldea, jakitokia, komuna, jangela eta hiru logela ditu. Hirurogeita hamabost metro eta hogeita sei dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita lau metro eta hogeita sei dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Estalitako eremua eta estali gabekoa batuta, berrehun eta hirurogeita hamalau metro eta hamalau dezimetro karratu neurtzen du, eta horietatik hirurogeita hamabost metro eta hogeita sei dezimetro karratu etxebizitzari berari dagozkio, hirurogeita bat metro eta hogeita bost dezimetro karratu, estali gabeko eskortari, eta hogeita hamazazpi metro eta hirurogeita hiru dezimetro karratu, eskortara sartzeko estali gabeko lursailari. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, Alfredo Agorreta Ruiz; ezkerraldean, Vicente Soto Sada; eta atzealdean, Hilario Merino Meleroren eta Antonio Zardoya Serranoren eskortak, Calvo Sotelo kalean.
Katastrokoa: Ablitasen, Navas de Tolosa kalea 8, behea. 2. poligonoko 505. lurzatia. 1. azpiarea, 1. eta 2. hiri unitateak, hurrenez hurren, etxebizitza (76,00 metro karratu) eta nekazaritzako biltegia (113,00 metro karratu). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001510870SP.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko martxoaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2604620