59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
19/2026 FORU DEKRETUA, martxoaren 4koa, Urbasa eta Andia mendietako natura-baliabideak antolatzeko plana aldatzen duena. Plan hori uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
769/2026 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita Maite Rodríguez Antúnez andrea, Laneko Erizaintzako erizain espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
762/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogeita bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
38E/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi hau: pertsona fisikoentzako eta irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuentzako laguntzak, ondare higiezina zaharberritzeko 2026. urtean. DDBN kodea: 892929.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
45C/2026 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: akordioa, ehungintza-industriaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzkoa.
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko martxoaren 11n hartua, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako klase pasiboetako pentsioak eguneratzen dituena 2026. urterako.
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko martxoaren 11n hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.
5/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, xedatzen duena argitaratu dadila Hezkuntzako kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2026ko otsailaren 9an hartutako Erabakia, zeinaren bidez biek batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2026an ikastetxeetan eskiko, belako, naturan egindako jardueretako eta kirol hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.
32/2026 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita Carlos Bea Garbayo jaunak sala horretan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea (errekurtsoa 21/2026 prozedura arruntean bideratu da).
49/2026 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez desjabetze-prozedura bat abiarazten baita eta jendaurrean jartzen baita honako proiektu honetako lan osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 10+500 KPtik 22+500 KPra bitarte (Burutaingo ingurabidea)".
67E/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Lodosako udal mugartean plater prestatuak elaboratzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena aretoak handitzea eta instalazioan sortutako hondakinak sartzea, ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Egrin Alimentación SL da.
68E/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Iruñeko udal mugartean kautxuzko eta TPEzko (termoplastiko elastomeroa) piezak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena muntaketa-lerro bat jartzea metalezko osagaien eta silikonazko osagaien artean, aldaketa ez-funtsezkoa dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Delmon Group Ibérica SAU da.
72E/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Esteribarko udal mugartean magnesita fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena uraren neutralizaziorako erreaktiboa biltegiratzeko depositu bat ezartzea eta instalazioan sortutako hondakin berriak sartzea (110113*, 110106*, 160305*, 160507*, 160117 eta 170504 EHZ kodeak dituztenak), ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Magnesitas Navarras SA da.
73E/2026 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita zerri-azienda gizentzeko instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena klimatizazio sistema jartzea, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioa Cadreitako udal mugartean dago eta haren titularra Persavao sozietate kooperatiboa da.
82E/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baitzaio Azkoiengo udal mugartean metalezko xaflan oinarrituriko produktuak fabrikatzeko dagoen instalazio bati. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen bateratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak. Instalazioaren titularra G.N.D 97 SL da.
DEIALDIA, Annecy Animation International Film Market 2026 jaialdian parte hartzeko.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Kategoriaz igotzeko lehiaketa berria, aurrekoaren ordezkoa, Udaltzaingoko agente lehenaren lau plaza betetzeko
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Tarifen bigarren aldaketa, 2026rako, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena
Laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzea (14. poligonoko 497. lurzatia, baratze modalitatean). Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa
ANDOSILLA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Logistika-biltegia
ARANGUREN
Udal ordenantza, arautzen duena gazteentzako bi udal etxebizitzaren errentamendua Arangurengo Kontzejuan. Behin betiko onespena
AGEZAKO KONTZEJUA
Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
BARILLAS
2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
BASABURUA
1., 2., 3., 4., 5. eta 6. aldaketak 2025eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
BERASKOAIN
Ordenantza, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu historiko eta klasikoetarako. Behin betiko onespena
BERIAIN
Jarduera-lizentzia ematea. Haurren aisialdirako lokala
Aldaketa, Pasabideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
BERRIOBEITI
Jarduera-lizentziaren eskaera. Taulak biltegiratzea
BERRIOZAR
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko lehen seihilekoari dagokionez
BURLATA
Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen eta osagarrien biltegia
CASCANTE
Zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea
CASTEJÓN
2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
ETXEBERRIKO KONTZEJUA
Auzolana arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
FUNES
Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena
GESALATZ
Arzozko larreen aprobetxamendua (B bazkalekua). Eskabideen aurkezpena
Iruxoko larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena
Muzkiko herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideen aurkezpena
UHARTE
Zirkulazioaren gaineko 2026ko udal-zerga. Borondatez ordaintzeko epea
IMOTZ
Aldaketa, Erasoko 6. poligonoko 3019., 3020. eta 3021. lurzatietako urbanizazio proiektuan. Behin betiko onespena
ITZAGAONDOA
Enkante publiko murriztua, herri-larreen aprobetxamendurako
JAURRIETA
2026rako karga-tasak eta tasak
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza, arautzen dituena festa-ekitaldiak egiteko laguntza ekonomikoak. Hasierako onespena
LOS ARCOS
Aldaketa, 2026rako zerga-tasetan
IRUNBERRI
Ordenantza fiskala, tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Ordenantza fiskala, udal hilerria erabiltzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
MONTEAGUDO
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
MURILLO EL CUENDE
Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2026rako
NABASKOZEKO KONTZEJUA
Ur-kontsumoaren tasa berriak
ORKOIEN
Oinarrizko datuen berritze orokorra, Cruz Blanca industrialdearen inguruan
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hostala
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
Jarduera-lizentziaren eskaera. Automobil-eserlekuak fabrikatzeko jarduera handitzea (muntaketa)
Jarduera-lizentziaren eskaera. Errehabilitazio neurofisiologikoko klinika
Jarduera-lizentziaren eskaera. Adinekoentzako egoitza-zentroa, tutoretzapeko apartamentuak eta garajeak
Jarduera-lizentziaren eskaera. Bulegoak eraberritzea
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Margolaritza produktuen biltegia
PETILLA ARAGOI
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako
PUIU
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 341. lurzatian. Hasierako onespena
SAN ADRIÁN
Deialdia, dirulaguntzak emateko, ongizateko eta gizarte-ekintzako proiektu eta jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2026. urtean. Laburpena
SANTAKARA
2026rako karga-tasak
SESMA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hotel-apartamentua
TULEBRAS
2026rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
ELORTZIBAR
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea, 2026an
VIANA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Produktu izoztuak banatzeko enpresarako laguntza nabea
AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
Zerga-tasak 2026rako
Aldaketa Irati Biosfera Erreserbako Partzuergoaren estatutuetan. Jendaurrean jartzea
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Buruaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena