59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

762/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogeita bi plaza oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuaren bidez (258. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2025eko lan publikoaren eskaintza partziala, Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, suhiltzaileen zenbait plaza huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak.

Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 2231E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen plaza hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lekualdatze-lehiaketa hori tramitazio fasean dagoenez, sartzeko deialdi honetan bete beharreko berrogeita bi plazak lekualdatze-lehiaketa horren ondorioz hutsik gelditzen direnak izanen dira.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogeita bi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogeita bi plaza betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Plazak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Deialdiaren testua onestea; ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

ERANSKINA.–DEIALDIA, SUHILTZAILE IZATEKO BERROGEITA BI PLAZA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek arautuko dute deialdia:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogeita bi plaza betetzea oposizio bidez. Plazak funtzionarioen araubidekoak dira, eta C mailakoak. Zehazki, Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 2231E/2026 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren plazak eskainiko dira. Plaza hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak, baldintzak eta destinoak.

1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.3 artikuluan ezarritako formulari jarraituz, berrogeita bi plaza hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–21 plaza txanda irekian.

–21 plaza igoera txandan.

1.3. Igoera txandako plaza hutsen bat bete gabe geldituz gero izangaiak ez iristeagatik hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuaziora, plaza horiek txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, baldin igoera txandako plaza hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan hautapen prozesua gainditu arren plazarik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko plaza hutsak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko berariazko betebeharrak betetzen ez badituzte deialdiaren 9.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. 65 urtekoa da adin hori.

Hala ere, enplegu publikoan sartzen utziko zaie 65 urte beteak dituztenei, baldin eta ez badute osatu beren aurreikuspen sozialeko sisteman erretiro-saria jasotzeko eskubidea sortzeko ezarritako gabealdia, bai eta pentsioa osorik kobratzeko beharrezkoak diren kotizazio urteak osatu ez dituztenei ere.

c) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazio-egiaztagiria edo baliokidetasun-ziurtagiria eduki beharko da, dagokionaren arabera. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena eskuratu dutenei, Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, eta ez egotea izangaiak arrazoi medikoengatik baztertzeko kasuetan, deialdiaren III. eranskinean zehazten direnetan.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) C motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, aurreko apartatuan adierazitakoez gain:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

Aplikatuz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa, Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte har dezakete igoera txandan, baldin betetzen badituzte txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak.

Orobat, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 50.2 artikuluarekin bat, kidego horietako kideek ere parte hartzen ahalko dute igoera txandan, baldin eta kidego horietan benetan zortzi urteko zerbitzualdia egin badute eta txanda horretan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen badituzte.

b) Deialdiko plaza hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, salbu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

Izangaiek 2.1.1 atalaren c) letran aipatutako titulua ez badute, administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua dutela frogatzea baliokidetzat hartuko da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.2 artikuluari jarraikiz.

2.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako berariazko betebeharrak:

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko izangaiek, 2.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gain, genero-indarkeriaren biktima gisa aitortuak izan beharko dute.

2.1.4. Euskarazko B2 jakite-maila frogatu beharra duen plaza elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera maila hori egiaztatzen duten titulu edo ziurtagirietako bat izatea (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den beste titulu edo egiaztagiri bat.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.

Goiko paragrafoan ezarritakoa ez zaio gidabaimenari aplikatuko; izan ere, betebehar hori prestakuntza ikastaroan onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean bete beharko da.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa "Herritarrentzako lan deialdiak" atalaren barnean, deialdi honi dagokion fitxan, hain zuzen.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik, 26 euroko tasa ordaindu behar da.

Telematika bidez ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita daude hautapen proben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiria, eta bertan agertu behar da zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute, eta ez badute ematen langabezia-egoera kontsultatzeko baimenik, kasu horretan bakarrik, aurkeztu beharko dute kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek eskaerari gehitu beharko diote agiri bat, frogatzen duena betetzen dituztela deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak, baldin badira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek izaera hori egiaztatu beharko dute, hauetakoren bat aurkeztuz: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial, edo, bestela, Fiskaltzaren txostena, izangaia genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena. Genero-indarkeriaren egoerak egiaztatzeko, halaber, gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen ziurtagiria eta txostena aurkezten ahalko dira.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

Izangaien zerrenda horietan, bai eta hautapen prozeduraren barneko ondorengo jarduketetan ere, gezurrezko izen bat erabiliko da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak identifikatzeko, bakoitzari modu pertsonalean esleituko zaiona, deusetan galarazi gabe publikotasun eta gardentasun printzipioak aplikatzea.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute telematika bidez erreklamazioak aurkezteko, eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratzeko aginduko du.

4.4. Ez da itzuliko ordaindu dena funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Jon Andoni Diez de Ure Uraul jauna, Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Ataleko burua. Atal hori atxikita dago Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari.

–Ordezkoa: Iñaki Elías López jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Iñigo Fernández Beroiz jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-kaboa.

–Ordezkoa: Iván Ayuela del Barrio jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-kaboa.

–Epaimahaikidea: Asier Velasco Salinas jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzailea.

Ordezkoa: Gorka Erro Jiménez jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-kaboa.

–Epaimahaikidea: Irati Esparza Ruiz andrea, Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibilerako zerbitzuetako Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Unai Pastor Orte jauna, Nafarroako Suhiltzaileen eta Babes Zibilerako zerbitzuetako Langileen Batzordearen ordezkari gisa.

–Epaimahaikide idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzukoa.

Ordezkoa: María Teresa Osta Peteiro andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin epaimahaia eratu ondoren, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia-egoera justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21. eta 22. artikuluetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2026ko ekainetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitza kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web-orrian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.

6.3. Oposizioak bi fase izanen ditu. Lehenbizikoan, ezagutza probak, proba fisikoak eta psikoteknikoak eginen dira, eta bigarrenean, berriz, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan eginen den oinarrizko prestakuntza ikastaro bat gainditu beharko da.

6.4. Oposizioko lehenbiziko fasea.

Oposizioko lehenbiziko fasean proba hauek egin beharko dira:

6.4.1. Lehenbiziko proba:

Ariketa teorikoa izanen da; gehienez 150 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskineko gai multzoetan agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Gehienez 150 minutu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez, 120 puntu lortzen ahalko dira, honela banatuak: Nafarroako legeriari eta erakundeei buruzko multzoan, gehienez 20 puntu; Nafarroako lurraldearen ezagutzari buruzko multzoan, gehienez 20 puntu; eta ezagutza espezifikoei buruzkoan, gehienez 80 puntu.

Bazterturik geldituko dira probari esleitutako gehieneko guztirako puntuazioaren erdira, hau da, 60 puntura, iristen ez diren izangaiak, bai eta hiru gai multzoetako bakoitzari esleitutako kalifikazioaren erdia gutxienez lortzen ez dutenak ere.

Lehenbiziko probako galdera eta erantzunak deialdi honen I. eranskinean agertzen den gai-zerrendaren araberakoak izanen dira.

6.4.2. Bigarren proba:

Deialdiaren II. eranskinean agertzen diren proba fisikoen ariketak egin beharko dira.

Bigarren proba hau egitera, txanda irekian, gehienez ere 100 izangairi deituko zaie. Hortaz, lehenbiziko proban eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten txanda irekiko izangaiak kopuru hori baino gehiago baldin badira, kalifikaziorik altuenak lortzen dituztenak baino ez dira igaroko bigarrenera. 100. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Txanda irekiko gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badutela proba egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Proba egiteko eskubidea galduko dute adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste une batean, ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz zein ausaz aukeratuta. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialerako inprimakia, zeina ezarria baitago Kirolean Dopinaren aurkako Borrokarako Espainiako Batzordearen Estatu Agentziaren arauetan. Behar den organo espezializatuak eginen ditu analisiak, jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan hura egitera agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak xedatu bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta ezkutatzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea saihesten, eragozten, nahasten, edo oztopatzen duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.

Horren ondorioetarako, debekatuak egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2025eko abenduaren 2ko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuak dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2025eko 295. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9koan, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Uretako trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 2,5-5 puntu bitarte.

–Pisua goratzeko proba (banku press-a), 6-12 puntu bitarte.

–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba (alboko jauzien testa), 3-6 puntu bitarte.

–Oreka proba, 2,5-5 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Cooper testa), 6-12 puntu bitarte.

–Altueran lan egiteko gaitasun proba, gai edo ez gai.

–Itxitako espazioetan lan egiteko gaitasun proba, gai edo ez gai.

Oinarri honetan jasotako probak ikus-entzunezko baliabideen bidez grabatuko dira. Grabazio horien helburu bakarra izanen da epaimahaiak lagungarri bat izatea probak epaitzeko, probak egiteko moduari dagokionez, baina ez du balioko izangaiek probak egiten emandako denborak neurtzeko. Era berean, grabazio horiek ez dira proba fisikoak egiten diren egunetik harago gordeko.

Hori deusetan galarazi gabe, federazioetako epaileek gainbegiratu eta erabakiko dute ea probak oinarri hauetan ezarritakoari jarraikiz egiten diren, bai eta puntuazioak oinarri hauen arabera ematen diren ere.

Izangairen batek ezin badu proba hau egin arriskuko haurdunaldia edo erditzea dela kausa, eta egoera hori behar bezala justifikatzen bada, epaimahaiak baloratuko du ea proba hori egitea atzera daitekeen izangai horientzat bakarrik. Izangai horien egoera hautapen prozesua bukatzearen baldintzapean geratuko da, eta atzeratutako proba gainditzearen baldintzapean; baina atzerapena ezin izanen da luzatu beste izangaiek prozesua arrazoizko epeen barruan ebatz dadin daukaten eskubidea urratzeraino, eta epaimahaiak inguruabar hori baloratu beharko du. Edonola ere, proba hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egin beharko da.

Bazterturik geldituko dira proba guzti-guztietan gutxieneko puntuaziora iristen ez diren izangaiak, deialdi honen II. eranskinean ezarri diren puntuazioen arabera.

6.4.3. Hirugarren proba:

Galdetegi batzuk bete beharko dira izangaien nortasun orokorra eta lanerako gaitasunak eta/edo trebetasunak ezagutzeko, eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak eginen dira; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanpostuaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako.

Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Hirugarren proba egitera dei eginen zaie igoera txandako 50 izangairi eta txanda irekiko beste 50 izangairi bakarrik, betiere aurreko bi probak gainditzen dituztenen artetik. Horretarako, lehenbiziko eta bigarren proban lortutako kalifikazioak baturik, guztirako puntuazio onena lortzen dutenak aukeratuko dira. Bi txandetako batean 50 pertsona baino gutxiago badaude, izangaien kopurua ez da beteko beste txandako izangaiekin. Hala igoera txandan nola txanda irekian, 50. lekuan izangai bat baino gehiago baldin badago puntuazio berberarekin, horiek denak onartuko dira. Gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Proba honetan gehienez ere 25 puntu lortzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketari esleitutako gehieneko puntuazioaren erdira, hau da, 12,5 puntura, iristen ez diren izangaiak.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

6.6. Euskara maila frogatzea eta gaitasun psikofisikoaren azterketa.

6.6.1. Aurreko probaren behin betiko kalifikazioak argitaratu ondoren, izangaiek euskara maila frogatzen ahalko dute, euskarazko B2 jakite-mailaren betekizuna duten plaza elebidunetan sartzeko, deialdi honen 2.1.3 atalean ezarritakoarekin bat.

Horretarako, epaimahaiak 10 egun balioduneko epea irekiko du euskarazko plaza elebidunen bat eskuratu nahi duten izangaiek eskatu den maila egiaztatzeko titulu edo ziurtagiri bat aurkez dezaten, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat, edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa edo akreditazioa.

6.6.2. Oposizio-lehiaketaren lehenengo fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, plaza hutsen kopurua kontuan hartuta.

Kontuan harturik gerta daitekeela izangai batzuek azterketa hori ez gainditzea, eskaintzen diren plazak baino izangai gehiago dei ditzake epaimahaiak gaitasun psikofisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozko eskubideak izanen dituzte bakarrik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, kontuan hartuz deialdiaren III. eranskineko bazterketa medikoen taula; izangaiak "gai" edo "ez gai" deklaratuko dira azterketa horretan.

Gaitasun psikofisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

7.–Oposizioko lehenbiziko fasearen emaitzak.

7.1. Oposizioko lehenbiziko faseko probak bukaturik, epaimahaiak lehenbiziko fasea gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera, hautapen proba bakoitzean lortutako puntuazioa batuz, eta adierazita zeintzuk egiaztatu duten badutela eskatzen den euskara maila.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenbiziko proban puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, berdinketa ebatziko da kalifikazio epaimahaiak berariaz antolatuko duen jendaurreko ekitaldi batean eginen den zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat hautatuko da ausaz. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena.

8.–Plaza hutsak aukeratzea.

8.1. Plaza hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

Hautaprobak gainditu eta genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumezko izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik plaza hutsak hautatzeko.

Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek, deialdiko plaza hutsak hautatzean, lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaiekiko, genero-indarkeriaren salbu eta biktima direla egiaztatzen duten emakumeentzat xedatutakoa.

8.2. Barne Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deia eginen du, honako hauek adierazita: aukeratu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, aukeratzeko epea, puntuazioaren eta txanden araberako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz), eta zeintzuk egiaztatu duten badutela eskatzen den euskara maila.

Informazio hori deialdiaren fitxan jarriko da jendaurrean, deialdi honen 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer suhiltzaile lanpostu huts nahiago duten.

9.–Oposizioaldiaren bigarren fasea. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa.

9.1. Behin plaza hutsak aukeratzeko tramitea bukatuz gero, epaimahaiak argitaratuko du oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako plaza hutsen kopurua baino handiagoa.

9.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte hamar egun balioduneko epean, zehaztuko den bidea erabiliz, prestakuntza ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko direnak:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

f) Hala izanez gero, deialdiaren 11.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

B) Baldin eta izangaiak administrazio dei-egileaz bestelako Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak badira edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute frogatzeko oinarrizko prestakuntza ikastaroa hasi arte jatorrizko administrazioan jardunean egon direla edo, bestela, borondatezko eszedentzian, deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean –langile finko gisa edo aldi baterako– zerbitzu ematen.

C) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko diren izangaiak:

a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) C motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko aldearen eta atzeko aldearen kopia.

d) Hala izanez gero, deialdiaren 11.2 atalean aipatzen den aukeraz baliatu dela adierazten duen agiria.

Aski izanen da agirien kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

D) 2.1.1.b) oinarrian adierazitako ondorioetarako, Gizarte Segurantzak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

9.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eskatutako betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, besteren bat eskatu nahi izanez gero, bere eskudantziak erabiliz, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta hark deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.6. Aurreko dokumentazio guztia aurkeztuta eta baldintza guztiak betetzen direla frogatuta, prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du epaimahaiak. Zerrendan sartzen diren izangaien kopurua ezin da izan deialdian eskainitako plazen kopurua baino handiagoa.

9.7. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz arautuko da (Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesteko foru dekretua).

Prestakuntza ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, salbu aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak direnak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko ditu izangaiak, eta beharrezkoak diren praktiketako funtzionarioen izendapenak eginen ditu.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta, hala badagokio, araubide horretan alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionario izaera galtzea. Hori gertatuz gero, deialdia egin duen organoari jakinaraziko zaio berehala.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 54. artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntza Departamentuak berariazko deialdia eginen du Osasun Larrialdietako teknikariaren Lanbide Heziketako titulua lortzeko probetarako, eta suhiltzaileen oinarrizko prestakuntza Ikastarorako onartutako izangaiek proba horiek gainditu beharko dituzte.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartuak izan baino lehen egindako osasun azterketaz gain, ikastaroa egin bitartean edo hura bukatutakoan, izangaiek agintzen zaizkien osasun proba guztiak pasatu beharko dituzte, frogatzeko segitzen dutela betetzen deialdiaren 2.1.d) atalean eskatzen den baldintza. Proba horien bidez atzematen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du horiei baja emateko hautapen prozesutik, eta, ondorioz, praktiketako funtzionario izaera galduko dute.

Prestakuntza ikastaroak irauten duen bitartean, izangaiei edozein unetan egiten ahalko zaie listuaren, odolaren edo gernuaren analisia, bai eta, zientziaren edo teknikaren egoeraren arabera, egokitzat jotzen den eta droga toxikoen, estupefazienteen edo substantzia psikotropikoen kontsumoa detektatzeko ofizialki homologatuta eta baimenduta dagoen beste edozein analisi.

10.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, espedientean bilduko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (txanden arabera eta txanda bakoitzean oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari izendapen proposamena igorriko dio. Proposamen hori Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratuko da, 12. oinarrian ezarritakoarekin bat.

11.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

11.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaile lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, plazen esleipena ere eginen da.

11.2. Izendapenaren eta plazaren jabetza-hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, baldin izendatutakoak afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean, bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, babes harturik martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea. Hori dena, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua).

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izangaiek izendapenaren ebazpenean adierazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Jabetza hartzearekin batera bukatutzat emanen da praktiketako funtzionarioaren izendapena.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean plazaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

11.4. Euskaraz jakin beharra duten plaza elebidunetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten plaza elebidun hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Herritarrentzako lan deialdiak" atalean, deialdi honi dagokion fitxan.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Nafarroako legeria eta erakundeak.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua. Europako Batzordea. Justizia Auzitegia. Europar Batasuneko ordenamendu juridikoaren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

3. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

4. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Nafarroako Kontuen Ganbera. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.

5. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

6. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Gobernuaren lege mailako xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

7. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

8. gaia.–Administrazio-egintzak. Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

9. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

10. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

11. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

12. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu-babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

13. gaia.–254/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: II. kapitulua: 5. atala: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

14. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. IV. titulua: Prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak.

15. gaia.–8/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa, Nafarroako errepideko osasun garraioa arautzen duena. I. kapitulua eta 1. eranskina (1.1 apartatua).

16. gaia.–164/2025 Errege Dekretua, martxoaren 4koa, Industriako establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena. I. eranskina (1., 2., 3. eta 3.1 apartatuak) eta II. eranskina (4. apartatua. Suak itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen esku-hartzea).

17. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. ITC-RAT 01, 04 eta 06.

18. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onesten duena. ITC-BT 11, 12, 13, 14, 15, 16, eta 52 (1., 2. eta 3. apartatuak).

19. gaia.–314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (SI). (SI-4. Suteen kontra babesteko instalazioak. SI-5. Suhiltzaileen esku-hartzea).

2.–Nafarroako lurraldearen ezagutza.

20. gaia.–Erliebea: Nafarroako erliebearen ezaugarriak. Mendialdea eta Ebroko sakonunea. Nafarroako mendiak.

21. gaia.–Klima: Nafarroako klimak.

22. gaia.–Euri kontinentalak: Ur oparotasunetik eskasiara.

23. gaia.–Landaredia, lurzoruak eta fauna: Eremu biogeografikoak.

24. gaia.–Geografia aplikatua: Nafarroako suhiltzaile etxeak. Arrisku mapak: trafikoaren arriskua eta elurteen arriskua. Nafarroako suhiltzaile boluntarioen etxeak.

25. gaia.–Nafarroako sare hidrografikoa: ibaiak, urtegiak, ubideak eta urmaelak.

26. gaia.–Industrialdeak.

27. gaia.–Haize-parkeak.

28. gaia.–Eguzki-parkeak.

29. gaia.–Helikopteroentzako plataformen eta heliportuen sarea.

30. gaia.–Trenbide sarea: trenbide sareko burdinbidearen ardatza eta trenbide sareko geltokiak.

31. gaia.–Donejakue bidea: benetako trazadura.

32. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Nafarroako Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

3.–Ezagutza espezifikoak.

33. gaia.–Suaren teoria: ezaugarriak, teknikak.

34. gaia.–Hidraulika: ezaugarriak, teknikak.

35. gaia.–Barnealdeetako suteak. Suteetako aireztapena: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

36. gaia.–Tuneletako suteak: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

37. gaia.–Industrietako suteak: ezaugarriak, teknikak.

38. gaia.–Landaredia suteak: ezaugarriak, hiri eta baso inguruen arteko suteetan esku hartzeko teknikak.

39. gaia.–Altuerako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

40. gaia.–Ibai, ibaialdi eta uholdeetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

41. gaia.–Trafiko istripuetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

42. gaia.–Tren istripuetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

43. gaia.–Eremu handietako erreskatea eta bilaketa: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

44. gaia.–Erleen eta beste espezie batzuen erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

45. gaia.–Eraikuntzak. Ezaugarriak: eraikinen patologiak. Eraikuntza sistemak eta lurrak egonkortzeko teknikak.

46. gaia.–Kolapsatutako egiturak: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

47. gaia.–Irekiera behartuak: ezaugarriak.

48. gaia.–Igogailuetako erreskatea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

49. gaia.–Zuhaitzak botatzea eta kimatzea: ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

50. gaia.–Arrisku elektrikoa: ezaugarriak.

51. gaia.–Arrisku nuklear, erradiologiko, biologiko eta kimikoa (NEBK): ezaugarriak, esku hartzeko teknikak.

52. gaia.–Bizi-euskarria: pazientearen lehen mailako eta bigarren mailako balorazioa. Oinarrizko bizi-euskarria helduekin eta haurrekin.

53. gaia.–Larrialdi traumatikoak eta larrialdi handiak: paziente politraumatizatuen hasierako arreta. Traumatismoak, ehun bigunen lesioak eta zauriak. Mobilizazioa eta immobilizazioa. Larrialdi handiak eta hondamendiak. Triajea.

54. gaia.–Prebentzioa eta laguntza psikologikoa: laguntza psikologikoa biktimei eta esku hartzen dutenei.

55. gaia.–Erremintak eta ekipamendu operatiboak: arnasbideak babesteko norberaren ekipamendua. Sua itzaltzeko ekipamendua eta tresnak. Ebakitzeko erremintak. Ezbeharretan harrapatuak askatzeko erremintak. Arrastaka eramateko eta goratzeko erremintak. Norbera babesteko ekipamendua tentsio elektrikoarekin lan egiteko. Neurtzeko tresnak.

56. gaia.–Suhiltzaileen ibilgailuak: ibilgailuen izendapena. Zirkulazio arloko araudia lehentasunezko ibilgailuei buruz (Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra). Ponpa zentrifugoak. Mekanika.

II. ERANSKINA.–PROBA FISIKOAK

1.–Uretako trebetasun proba. (100 metro crawl estiloan edo estilo librean).

Arnasa hartzeko mekanismoen kontrola eta ur ingurunean nola egokitzen den baloratuko da.

Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Igerilekuaren ertzetik atera behar da, irteera-plataforma erabili gabe.

Ezin izanen da erabili ez neoprenozko jantzirik, ez urpeko betaurrekorik, ez eta urpekaritzako beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barnetik hasi.

Gauzatzeko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 100 metro igerian eginen ditu (25 metro joateko eta 25 metro itzultzeko, bi aldiz). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean), uraren arrasetik eta geldirik egonda. Irteteko, ezin da inolako aulki edo irteera-plataformatara igo.

Saio bakarra eginen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak erabiltzen baditu euskarri moduan edo bulkatzeko.

–Igerilekuaren ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-hamarrenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

1’20" baino gehiago

1’31" baino gehiago

Baztertua

1'20" eta 1'19" artean

1'31" eta 1'30" artean

5

1'18" eta 1'17" artean

1'29" eta 1'28" artean

5,5

1’16" eta 1’15" artean

1'27" eta 1'26" artean

6

1'14" eta 1'13" artean

1'25" eta 1'24" artean

6,5

1'12" eta 1'11" artean

1'23" eta 1'22" artean

7

1'10" eta 1'09" artean

1'21" eta 1'20" artean

7,5

1'08" eta 1'07" artean

1'19" eta 1'18" artean

8

1'06" eta 1'05" artean

1'17" eta 1'16" artean

8,5

1'04" eta 1'03" artean

1'15" eta 1'14" artean

9

1'02" eta 1'01" artean

1'13" eta 1'12" artean

9,5

1’00" edo gutxiago

1’11" edo gutxiago

10

2.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

Abiapuntuko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Egiteko manera: Probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte, eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero beste aldera (grafikoko A eta B ibilbideak).

Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, baldin lehenbizikoa baliogabea izan bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Izangaia ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Batura horren emaitza hamarren baxuenarekin biribilduko da. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

22"5 baino gehiago

26" baino gehiago

Baztertua

22"5 eta 22"4 artean

25"9 eta 25"7 artean

2,50

22"3 eta 22"2 artean

25"6 eta 25"4 artean

2,75

22"1 eta 22"0 artean

25"3 eta 25"1 artean

3

21"9 eta 21"8 artean

25"0 eta 24"8 artean

3,25

21"7 eta 21"6 artean

24"7 eta 24"5 artean

3,50

21"5 eta 21"4 artean

24"4 eta 24"2 artean

3,75

21"3 eta 21"2 artean

24"1 eta 23"9 artean

4

21"1 eta 21"0 artean

23"8 eta 23"6 artean

4,25

20"9 eta 20"8 artean

23"5 eta 23"3 artean

4,50

20"7 eta 20"6 artean

23"2 eta 23"0 artean

4,75

20"5 edo gutxiago

22"9 edo gutxiago

5

3.–Pisua goratzeko proba: 38 kilo gizonezkoek eta 30 kilo emakumezkoek (banku press-a).

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak zoruan bermaturik, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoentzat, eta 30 kilokoa emakumeentzat. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saiakera bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da erabili ez eskularrurik, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ez eta jantzia kendu ere, bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko. Kamiseta gorputzari itsatsita gelditzen dela bermatu beharko da; galtzaren barrenetik sartu beharko da.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira eta barrak bularra ukituko du. Proba hastean, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ZENBAT ALDIZ EMAKUMEEK

PUNTUAZIOA

30 baino gutxiago

15 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 33 artean

15 eta 17 artean

6

34 eta 37 artean

18 eta 20 artean

6,50

38 eta 41 artean

21 eta 23 artean

7

42 eta 45 artean

24 eta 26 artean

7,50

46 eta 49 artean

27 eta 28 artean

8

50 eta 52 artean

29 eta 30 artean

8,50

53 eta 55 artean

31 eta 32 artean

9

56 eta 58 artean

33 eta 34 artean

9,50

59 eta 60 artean

35 eta 36 artean

10

61 eta 62 artean

37 eta 38 artean

10,50

63 eta 64 artean

39 eta 40 artean

11

65

41 eta 42 artean

11,50

66 edo gehiago

43 edo gehiago

12

4.–Indar-erresistentziaren eta koordinazioaren proba. (Alboko jauzien testa).

Azalpena: lurretik 28 zentimetrora dagoen listoi baten gainetik jauzi egin beharko da, 30 segundoz etenik gabe, oinak elkarturik edo paraleloan daudela. Zenbat jauzi egiten diren kontatuko da.

Abiapuntuko jarrera: izangaia zutik jarriko da, listoiaren ondoan saiheska, bi oinak elkarturik edo paraleloan. Kontrolatzaileak "ja" esatean, jauzika hasiko da, gelditu gabe.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu 1 eta 30 segundoko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Listoia botatzen badu.

–Jauzi bat errepikatzen badu listoiaren alde berean.

–Jauzien erritmoa eteten badu 30 segundoak bukatu baino lehen.

–Jauzi bat bukatuta listoia oinen artean gelditzen bazaio.

–Listoiak mugatutako eremutik kanpo egiten badu jauzi.

–Lurra bi oinekin batera ukitzen ez badu.

–Eskatutako gutxieneko jauzi kopurura iristen ez bada. Kasu horretan, izangaiak bigarren saiakera bat egiteko aukera izanen du.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ZENBAT ALDIZ EMAKUMEEK

PUNTUAZIOA

55 baino gutxiago

45 baino gutxiago

Baztertua

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

3

58 eta 60 artean

48 eta 50 artean

3,25

61 eta 63 artean

51 eta 53 artean

3,5

64 eta 66 artean

54 eta 56 artean

3,75

67 eta 69 artean

57 eta 59 artean

4

70

60

4,25

71

61

4,50

72

62

4,75

73

63

5

74

64

5,25

75

65

5,75

76 edo gehiago

66 edo gehiago

6

5.–Oreka proba.

Asmoa da jarrera estatiko edo dinamiko bati grabitate indarraren aurka eusteko gaitasuna baloratzea.

Azalpena: oreka-barra baten gainean (gutxi gorabehera 10 cm-koa eta lurretik 2 m-ra kokatua) ibiltzea.

Joateko 2,5 m-ko tartea eginen da, gero, 360º-ko bira, eta itzultzeko beste 2,5 m eginen dira. Izangaiek baloi medizinal bat eramanen dute aldean, gorputzaren aurretik, bularraren aurrean, 5 kg-koa, gizonezkoen kasuan, eta 3 kg-koa, emakumezkoen kasuan. Joatean aurrera eginen du oinez, eta itzultzean atzeraka.

Egiteko modua: izangaia goian dagoela, joan-etorriko ibilbide osoa eginen du barran zehar, oinez edo korrika. Sarrera aurrera begira eginen du, epaileak seinalea ematen duenean. Denbora hasierako marra zapaltzen den unean hasiko da neurtzen. Beste aldera joanen da, denbora guztian bi eskuetan baloi medizinal bat daramala. Han dagoela, eta marraz haratago bi oinekin zapaldu ondoren, 360º-ko bira osoa eginen du, nahitaez 2,5 m-ra dagoen marratik haratago, eta gero atzeraka itzuliko da, hasierako marra bi oinekin zapaldu arte edo marraz haratago bi oinekin zapaldu arte. Une horretan denbora neurtzeari utziko zaio.

Debekatuta dago oinetakoetan substantziak erabiltzea, baldin proba egitean abantaila ematen badute.

Barra probatzen utziko da, joan-etorri bat eginez, biraketa egin gabe, epaile nagusiaren begiradapean.

Bi saiakera egiten ahal dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Erortzen bada edo barratik ateratzen bada.

–Ez baditu bi oinekin zapaltzen muturretako marrak edo ez badu bi oinekin zapaltzen marra horietatik haratago.

–Proba hasteko irteera marra zapaltzen ez badu.

–360º-ko biraketa egiten badu irteeraren pareko muturreko marra zapalduz.

–Ariketa bitartean, baloi medizinala erortzen bazaio edo ez badio bi eskuez heltzen.

–Ariketa hasi delarik, barran zutik dagoela, barra ukitzen badu eskuekin edo baloi medizinalarekin.

–Baliogabe joko da baldin eta, lehenbiziko saioa zuzen eginda ere, ez badu lortu ezarritako minimoa egitea. Kasu horretan, bigarren saio bat egiteko eskubidea izanen du, lehenbizikoa denborarengatik baliogabetzat hartuko baita.

Puntuazioa: honako eskala honen arabera puntuatuko da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko, eta hamarren baxuenarekin biribilduko da).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

12"5 edo gehiago

12"5 edo gehiago

Baztertua

12"4 eta 11"1 artean

12"4 eta 11"1 artean

2,50

11" eta 10" artean

11" eta 10" artean

2,75

9"9 eta 9"5 artean

9"9 eta 9"5 artean

3

9"4 eta 9"0 artean

9"4 eta 9"0 artean

3,25

8"9 eta 8"5 artean

8"9 eta 8"5 artean

3,50

8"4 eta 8"0 artean

8"4 eta 8"0 artean

3,75

7"9 eta 7"5 artean

7"9 eta 7"5 artean

4

7"4 eta 7"0 artean

7"4 eta 7"0 artean

4,25

6"9 eta 6"5 artean

6"9 eta 6"5 artean

4,50

6"4 eta 6"0 artean

6"4 eta 6"0 artean

4,75

5"9 edo gutxiago

5"9 edo gutxiago

5

6.–Erresistentzia proba. (Cooperren testa).

Abiapuntuko jarrera: zutik, irteera marraren gibelean, bi oinak atzean direla (ez da zilegi izanen iltzedun oinetakoak erabiltzea). Egiteko modua: zutik daudela hasiz, lasterka, oinez nahiz bi moduak tartekatuz, 12 minutuan albait tarterik luzeena egitea. Saio bakarra eginen da.

Puntuazioa: guztira egindako metroak zenbatuko dira, gainditu den azken marka kontuan hartuta. Ez da zenbatuko azken zatia, osorik egin ez bada.

METROAK (GIZONAK)

METROAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

2700 baino gutxiago

2400 baino gutxiago

Baztertua

2700

2400

6

2800

2500

6,5

2900

2600

7

3000

2700

7,5

3100

2800

8

3200

2900

8,5

3300

3000

9

3400

3050

9,5

3500

3100

10

3550

3150

10,50

3600

3200

11

3650

3250

11,5

3700

3300

12

7.–Altueran lan egiteko gaitasun proba.

Asmoa da altueran lan egiteko gaitasuna baloratzea.

Azalpena: Izangaiak, arnesaren bizkarreko eta sabeleko ainguraketa batekin behar bezala segurtaturik (segurtatze bikoitza), eskailera bertikal batetik (krakoduna) jaitsi beharko du, zeina jarrita egonen baita Cordovillako suhiltzaile-etxeko maniobra dorreko 5. solairuko balkoiko karelean. 4. solairuko balkoira iristean, ezkerretara izanen duen bigarren eskailera batera joan beharko du, azken mailara iritsi arte; eskailera hori egonen da, zehazki, 50 eta 60 cm arteko distantziara, hurbilen dauden luzerakoen artean neurtuta. Azken maila horretara iristean, eta bi oinak bertan jarrita, izangaiak beherantz begiratu beharko du, eta buruan gorde letra eta zenbaki batez osatutako inskripzio alfanumeriko bat, izangaiaren atzealdean egonen dena, patioko orubean (zero kota).

Ondoren, goranzko ibilbideari jarraitu beharko dio, 5. solairuko balkoira iritsi arte. Ibilbidea amaitu ondoren, kalifikazio epaimahaiko kideek izangaiari galdetuko diote zein zen inskripzio alfanumerikoa, eta hark adierazi beharko die.

Inskripzio alfanumerikoa irakurtzeko modu bakarra izanen da izangaiak bi oinak azken mailan jartzea (eskaileraren beheko partean).

Egiteko modua: Proba hastean, izangaia zutik egonen da hasiera gisa markatutako puntuan, aipatu balkoiaren zoruaren mailan. Kontrolatzaileak "ja" esatean, izangaiak ibilbideari ekinen dio, eta proba amaituko da izangaia hasiera puntuan bertan berriz oinak jartzen dituenean; une horretan, kronometroa eten eginen da. Ibilbidea egiteko, gehienez ere 2 minutu izanen dira (hamarrenak bazter utzita).

Probari ekin baino lehen, izangai bakoitzari eman eta jarriko zaio proba honetarako altuerako erorikoen aurkako norbera babesteko ekipamendua (NBE), eta behar bezala segurtatuko zaio.

Hau izanen da izangaien ekipamendua: arnes bat, kasko bat, eskularruak (Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak emanikoak), mahuka luzeko kirol-jertse bat, praka luzeak eta kirolerako oinetakoak (horiek izangaiarenak izanen dira).

Debekatuta dago oinetakoetan substantziak erabiltzea, baldin proba egitean abantaila ematen badute.

Ibilbidea egiteko saialdien kopurua: bat.

Inskripzio alfanumerikoa zuzen komunikatzeko saialdien kopurua: bat.

Gai:

Izangaiak proba egiten badu deskribapenean eta egiteko moduan adierazi bezala.

Ez gai:

Izangai bat "ez gai" izanen da hauetako bat gertatuz gero:

–Ezarritako gehieneko epean zirkuitua amaitu ezin izatea.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

2’00" baino gehiago

2’00" baino gehiago

Ez gai

–Segurtasun elementuetatik zintzilik gelditzea.

–Azken mailara ez iristea.

–Inskripzio alfanumerikoa ez gogoratzea edo gaizki komunikatzea epaimahaiari, azken horrek galdera egin eta 10 segundoko gehieneko epean.

–Laguntza eskatu behar izatea jaisteko edo igotzeko, edo proba bere borondatez gelditzea.

–Epaileak esku hartu behar izatea izangaiak bere ongizate fisikoa arriskuan jartzeagatik.

8.–Lanerako espazio itxietan lan egiteko gaitasun proba.

Asmoa da espazio itxi eta ilunetan lan egiteko gaitasuna baloratzea.

Azalpena: Erabat ilun egonen den entrenamendu galeria batean eginen da proba; izangaiak gehienez ere 25 metroko ibilbide bat egin beharko du, 2 minutuan, gehienez ere (hamarrenak bazter utzita).

Ibilbidearen hasierako zatian, hormigoizko tutu prefabrikatu bat egonen da, eta hori igaro ondoren, gehienez ere 1 m-eko altuerako eta zabalerako egitura metalikoz osatutako beste zati bat egonen da. Moduluen alboetako itxiturak metalezko errejaz eginikoak izanen dira, eta, sabaia, egurrezko aglomeratuz eginikoa. Ibilbidearen punturen batean, tutu horizontal bat egoten ahalko da, 55 eta 65 cm arteko diametrokoa eta 2 eta 3 m arteko luzerakoa. Izangaia tutu horren barrenetik igaro beharko da. Ibilbidea solairu bakarrean eginen da, igoerarik eta jaitsierarik gabe.

Egiteko modua: Proba hastean, izangaia belauniko jarriko da ibilbidearen hasierako puntuan. Kontrolatzaileak "ja" esatean, sarbidea itxiko da, eta izangaiak ibilbidea egin beharko du, ilunpean, irteerara iritsi arte. Izangaiak aurrera egin beharko du ibilbidean; ezkerretarako edo eskuinetarako bira nabarmenak egoten ahalko dira, baina ez da inola ere atzera egin beharko. Proba amaituko da izangaia ibilbidearen amaierara iristen denean; une horretan, kontrolatzaileak jakinaraziko dio proba amaitu dela, eta kronometroa eten eginen du. Aretoaren barnean, epaimahaiaren epaile aholkulari bat egonen da, bermatu dadin izangaiaren segurtasuna. Epaimahaia ondoko areto batean edo probaren aretoan bertan egonen da.

Hau izanen da izangaien ekipamendua: kaskoa, belaun-babesak, eskularruak (hiru horiek Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak emandakoak), mahuka luzeko kirol-jertse bat, praka luzeak eta kirolerako oinetakoak (horiek izangaiarenak izanen dira).

Debekatuta dago material retroluminiszenteak, erlojuak, esku-argiak, gailu elektronikoak edo izangaiak ibilbidea egiteko gida gisa erabiltzen ahal duen edozein material edo objektu erabiltzea.

Saialdien kopurua: bat.

Gai:

Izangaiak ibilbidea egiten badu azalpenean eta egiteko moduan adierazi bezala.

Ez gai:

Izangai bat "ez gai" izanen da hauetako bat gertatuz gero:

–Ezarritako gehieneko epean zirkuitua amaitu ezin izatea.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

2’00" baino gehiago

2’00" baino gehiago

Ez gai

–Bere borondatez proba uztea, epaileari hala eskatuta.

–Laguntza eskatzea edo proba bere borondatez etetea.

–Epaileak esku hartu behar izatea izangaiak bere ongizate fisikoa arriskuan jartzeagatik.

–Material retroluminiszenteak, erlojuak, esku-argiak, gailu elektronikoak edo izangaiak ibilbidea egiteko abantaila izaten ahal den edozein material edo objektu erabiltzea, edo horiek gainean izatea.

III. ERANSKINA.–BAZTERKETA MEDIKOEN TAULA

1.–Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): gutxienez 5/10 begi okerrenean, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsirik eza.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Betazalen edozein patologia edo akats, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzuteko sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, 35 dB-eko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000, 3000 eta 4000 Hz-eko frekuentzietatik edozeinetan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean apaltzen duena entzumen zorroztasuna edo gaitasuna edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzaile lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema muskuloeskeletikoa.

–Prozesu artikularrak edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.

–20 gradutik gorako eskoliosiak eta haurtzaroan kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–Zifosiak, 45º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoen arteko diskoaren nahasmenduak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.

–Fibromialgia/ Neke kronikoaren sindromea.

–Galera edo deformazio anatomikoak, edo mugak goiko nahiz beheko gorputz-adarretan, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz-adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errepikatuak sorbaldan edo belaunean, ezegonkortasun kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitis aktiboak.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila guztietan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio-hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Bihotz-hodietako sistema.

–Bihotz-gutxiegitasuna, edozein mailatakoa.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, aurikula-bentrikuluaren lehen mailako blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibriladorea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, torakoabdominalak edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Karotidaren estenosia, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud-en fenomenoa, lehen edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa, gaizki kontrolatua.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

7.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: BGBKa (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma edo bronkioetako hipererreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0,75 eta/edo FVC < %0,80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia O²-aren saturazio basala < %90.

–Pleurako isuri errepikatua.

–Pneumotorax espontaneoa edo errepikatua.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Gaixotasun interstizialak edo biriketako fibrosia.

–Loaldiko apnearen sindromea eta/edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenbolismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.

–Siringomielia, sintomatologia sortzen badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, ondorio funtzionalen arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

9.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak. Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta deliriozko ideien nahasmenduak.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

10.–Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berezko dituen eskakizunengatik larriagotzen ahal direnak.

–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

12.–Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak eta/edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo suhiltzaileen NBEa erabiltzea oztopatzen dutenean.

13.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

14.–Neoplasiak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

15.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosia, kolagenosia, eritema-lupus sistemikoa, Sjögrenen sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMIa>30).

–Muturreko mehetasuna (GMIa<20).

16.–Ohar orokorrak.

Patologia baztertzaileak suhiltzaileen eginkizunetan duten eraginaren arabera eta lan horretan aritzeko pronostikoaren arabera baloratuko dira.

Edozein patologia edo deformazio, suhiltzaile lanpostuari dagokion babes ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.

Edonola ere, osasun azterketa egiteko unean, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.

Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.

Iragarkiaren kodea: F2603619