59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, xedatzen duena argitaratu dadila Hezkuntzako kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2026ko otsailaren 9an hartutako Erabakia, zeinaren bidez biek batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2026an ikastetxeetan eskiko, belako, naturan egindako jardueretako eta kirol hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2026ko otsailaren 9an hartutako Erabakiaren bidez, batera baimendu zuten Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, laguntzak eman ditzan ikastetxeetako eskiko, belako, naturan egindako jardueretako eta kirol hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Hezkuntzako kontseilariak eta Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak 2026ko otsailaren 9an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baitute kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, laguntzak eman ditzan 2026an ikastetxeetan eskiko, belako, naturan egindako jardueretako eta kirol hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko. Foru agindu honen eranskin gisa argitaratzen da erabaki hori.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentura, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Hezkuntza Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2026ko otsailaren 18an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

KULTURA, KIROL ETA TURISMO DEPARTAMENTUAREN ETA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN ARTEKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BATERA BAIMENTZEN BAITUTE KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUARI, LAGUNTZAK ETA EKARPEN EKONOMIKOAK EMAN DITZAN 2026AN IKASTETXEETAN IRAUPEN-ESKIKO, NATURAN EGINDAKO JARDUERETAKO, BELAKO ETA KIROL HASTAPENEKO JARDUERETAKO ESKOLA KANPAINAK GAUZATZEKO

Iruñean, sinadura elektronikoen egunean.

Alde batetik, Rebeca Esnaola Bermejo andreak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak, eta, bestetik, Carlos Jimeno Gurpegui jaunak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak,

AZALDU DUTE:

Lehena.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua). Hain zuzen, azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak. Dekretu horretan, bada, ezarri zen Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzaren eskumenak direla, besteak beste, honako hauek: modu autonomoan edo lankidetzan sustatzea heziketa fisikoa eta kirola bultzatzeko programak eta jarduerak herritarren kolektibo guztientzat, kirolak berezkoak dituen balio sozialak eta hezkuntzakoak sustatzea, eta kirol arloan berdintasuna bermatzen duten neurriak sustatzea beste entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan.

Bestalde, azaroaren 15ko 245/2023 Foru Dekretuaren bidez Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horrek Hezkuntza Departamentuko unitate kudeatzaileei esleitzen dizkien eskumenen artean, honako hauek azpimarratu behar dira:

–Autonomia erkidegoan, estatuan edo Europan aritzen diren bestelako hezkuntza instituzioekin eta berdintasunaren aldeko erakundeekin koordinatzea eta elkarrekin lan egitea bere helburuak errazago lortzeko asmoz.

–Erakundeen (Nafarroako Gobernuko departamentuak, udalak, mankomunitateak, unibertsitateak, Bizikidetzaren Behatokia...) eta bizikidetzarako hezkuntzari lotutako arlo espezifikoetan lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea, dauden baliabideak ahalik eta hobekien erabil daitezen, eta arlo horretako ebaluazioa eta ikerketa egitea.

–Bizikidetzari lotutako gaietan, erakunde eta instituzioen arteko koordinazio ekintzetan parte hartzea.

Bigarrena.

2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan honako partida hauek daude:

Hezkuntza Departamentua:

–420000-42000-4400-322G00 "Eskiko eskola kanpaina. NICDO", 60.000 euroko kreditua duena.

–420000-42000-4709-322G00 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 50.000 euroko kreditua duena.

–420000-2000-4819-322G00 "Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa", 65.000 euroko kreditua duena.

–420000-42000-4709-322G02 "Kirol hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 5.000 euroko kreditua duena.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

–A50002-A5100-4400-336102 "NICDO: Eskiko eskola kanpaina", 750.000 euroko kreditua duena.

–A50002-A5100-4709-336100 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 80.000 euroko kreditua duena.

–A50002-A5100-4819-336100 "Nafarroako Bela Federazioaren belako eskola kanpaina" 175.000 euroko kreditua duena.

–A50002-A5100-4819-336102 "Kirol hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 20.000 euroko kreditua duena.

Hirugarrena.

Kanpaina horien helburua da kirola eta jarduera fisikoa ikasleen artean sustatzea eta bultzatzea, heziketaren ikuspegitik. Horretarako, lehentasuna ematen zaio balioetan oinarritutako hezkuntzari eta ohitura osasuntsuak sortzeari, ulertuta bizikidetza eta kirola funtsezkoak direla ikasleen garapen integralerako. Ikuspegi hori, bada, guztiz bat dator Hezkuntza Departamentuaren helburuekin eta haren jardun-esparruarekin, haren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuan definituta dagoen bezala. Kanpaina horiek hezkuntzaren aldetik duten interes ukaezinaz gain, horietan emandako tradizio luzeak erakusten du Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren kudeaketa oso egokia izan dela eta aukera eman duela elkarlana garatzeko eta bi erakundeek baliabideei etekina ateratzeko.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Baimentzea kudeaketa-esleipen bat egitea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoari, laguntza eta ekarpen ekonomikoak eman ditzan 2026an ikastetxeetan iraupen-eskiko, naturan egindako jardueretako, belako eta kirol hastapeneko jardueretako eskola kanpainak gauzatzeko.

Bigarrena.–Esleipenak urtebeteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

Hezkuntza Departamentua:

–420000-42000-4400-322G00 "Eskiko eskola kanpaina. NICDO", 60.000 euroko kreditua duena.

–420000-42000-4709-322G00 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 50.000 euroko kreditua duena.

–420000-2000-4819-322G00 "Belako eskola kanpaina. Nafarroako Bela Federazioa", 65.000 euroko kreditua duena.

–420000-42000-4709-322G02 "Kirol hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 5.000 euroko kreditua duena.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua:

–A50002-A5100-4400-336102 "NICDO: Eskiko eskola kanpaina", 750.000 euroko kreditua duena.

–A50002-A5100-4709-336100 "Eskola kanpainak naturan jarduerak egiteko", 80.000 euroko kreditua duena.

–A50002-A5100-4819-336100 "Nafarroako Bela Federazioaren belako eskola kanpaina" 175.000 euroko kreditua duena.

–A50002-A5100-4819-336102 "Kirol hastapeneko jarduerak ikastetxeentzat", 20.000 euroko kreditua duena.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Hezkuntza Departamentura, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura, Hezkuntza Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: F2602659