59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2026ko lehen seihilekoari dagokionez

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko maiatzaren 6an epea irekiko dela Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2026ko lehen seihilekoari dagokion zerga borondatez ordaindu ahal izateko. Borondatez ordaintzeko epearen azken eguna 2026ko ekainaren 12a izanen da.

CaixaBanken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, aldez aurretik erakutsita behar den ordainagiria, baita Udalaren www.berriozar.es web-orriaren bidez ere. Epe hori iragandakoan, aplikatuko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritako errekarguak, eta gauzatuko dira premiamendu bidez kobratzeko izapideak.

Berriozarren, 2026ko martxoaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2603932