59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

45C/2026 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita honako akordio hau erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea: akordioa, ehungintza-industriaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzkoa.

Aztertu da ehungintza-industriaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode-zenbakia: 31007305011981), erregistro honetan 2026ko martxoaren 5ean sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2026ko otsailaren 23an sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta kontuan hartuta zer xedatzen den Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuan,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko martxoaren 10ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

EHUNGINTZA-INDUSTRIAREN HITZARMEN KOLEKTIBOKO SOLDATEN BERRIKUSPENA 2026. URTERAKO

AKTA

BERTARATUEN ZERRENDA:

–Enpresaren aldetik:

  • ADETENen aldetik: Javier Taberna, Teresa Taberna.

–Langileen aldetik:

  • CCOOren aldetik: Eva Ciaurriz.

Iruñean, 2026ko otsailaren 23ko 10:00etan, deialdia egin ondoren, Lan Auzitegiaren lokaletan bildu dira ehungintza-industriaren hitzarmen kolektiboa sinatu zuten alderdiak, negoziazio-mahaiaren gehiengoa ordezkatzen baitute. Bertaratuek gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri, haien ordezkaritzak baliatuta bertaratu dira, eta honako hau

ERABAKITZEN DUTE:

I.–Nafarroako ehungintza-industriaren hitzarmen kolektiboaren 3. artikuluan (ordainsariak) ezarritakoarekin bat eta horretan oinarrituta, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera soldata-taulak %3,4 igoko dira, 2025ean argitaratutako taulen aldean.

II.–Horren ondoriozko soldata-taula lan-agintaritzari igorriko zaio, erregistratu eta argitara eman dezan.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–2026ko urterako soldata-taulak sinatzen dira. Akta honi erantsi zaizkio, 1. eranskinean.

Bigarrena.–Negoziazio-batzordeak berariaz ematen dio ahalmena Javier Taberna Jiménez jaunari, dagokion erregistroan aurkez dezan soldatak berrikusteko akta, irailaren 16ko 296/2010 Foru Aginduaren 4.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Era berean, erregistroak eskatuta edozein akats formal zuzentzeko berariazko ahalmena ematen zaio.

Eta, gai gehiagorik egon ez denez, bilera bukatutzat eman da, eta hortik erabaki hau hartu da. Irakurri eta ados daudela ikusi ondoren, bertaratuek sinatu egin dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.

1. ERANSKINA.–2026. URTERAKO BEHIN BETIKO ORDAINSARIEN TAULA

MAILA

KATEGORIA

EGUNEKO SOLDATA

KOEF. ZAHARRA

A

Laguntzailea

37,36

1,30

B

Espezialista

38,84

1,35

C2

Ofiziala

40.27

1,40

C1

Ofizial espezializatua

44.54

1,55

D

Taldeburua

60,40

2,10

E

Atalburua

66,18

2,30

2026ko gutxieneko soldata bermatua: 19.113,28 euro.

Iragarkiaren kodea: F2603945