2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea, 2026an
Honen bitartez Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie ezen 2026ko apirilaren 1ean hasiko dela eta apirilaren 30ean bukatuko dela, biak barne, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko udal-zerga (lehen, zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak leihatilan ordaindu beharko dira Nafarroako Rural Kutxan, Noaingo bulegoan, epe horretan, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 10:30 bitarte (tarte horretan kobratzen dira, komisiorik gabe, helbideratu gabeko ordainagiriak). Beste ordutegi batean ordaindu nahi izanez gero, erabili beharko da horretarako egokitutako kutxazain automatiko bat, baldin saihestu nahi badira finantza-kostuak. Kasu horretan, eragiketa errazteko, erabili beharko da ordainagiri bakoitzean inprimatutako barra-kodea.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko apirilaren 30ean.
Epe hori bukatuta, eta hilabetez, zerga hori %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko da, hark premiamendu-bidean kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Noainen (Elortzibar), 2026ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2603829