2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGEZAKO KONTZEJUA
Aldaketa, Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Agezako Kontzejuko Batzorde Irekiak, 2025eko abenduaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.
Onespen horren iragarkia 2026ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, eta ikusgai egon zen hogeita hamar egunean Kontzejuaren iragarki-taulan, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza, eta argitara eman, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari.
Agezan, 2026ko otsailaren 25ean.–Kontzejuko burua, María Egea Landarech.
UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ERANSKINA
2026ko tarifak
Hornidura:
a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta mantentze-lanengatik:
1.–Kontagailua: 13,00 mm; 10,00 euro hiru hilean.
2.–Kontagailua: 25,00 mm; 25,00 euro hiru hilean.
b) Hornidurengatik:
1.–Etxean erabiltzeko: 0,76 euro.
2.–Etxeko eta ureztatzeko erabilerak:
Hilean 45 m³ bitarte: 0,76 euro.
Hilean 45 m³-tik aurrera: 1,32 euro.
3.–Ureztatzeko: 1,32 euro.
4.–Etxeko eta aisialdiko erabilerak:
Hilean 45 m³ bitarte: 0,76 euro.
Hilean 45 m³-tik aurrera: 1,32 euro.
5.–Aisialdiko erabilera: 1,32 euro.
6.–Industriako eta abeltzaintzako erabilerak: 1,32 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.
c) Harguneak edateko ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:
1.–Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.
2.–Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.
d) Saneamenduko kanona: ezarritako prezioak.
Iragarkiaren kodea: L2603586