2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Buruaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Mairagako Mankomunitateko buruak, 2026ko otsailaren 25eko 2026-026 Ebazpenaren bidez, batetik, burutzaren eskumenak eta eginkizunak Mairagako Mankomunitateko lehen buruorde Miguel Ibiricu Varonaren esku uzten ditu, 2026ko martxoaren 1etik 22ra (biak barne), kanpoan dagoen bitartean, eta, bestetik, agintzen du ebazpen hori argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan.
Tafallan, 2026ko otsailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2603063