2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 341. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko otsailaren 27ko 2026-0031 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan bat, helburu duena Puiuko 1. poligonoko 341. lurzatia mugatzeko eta zehazteko jarduerak egitea. Plana Jorge Sánchez-Valverde Amatriainek sustatu du, eta Ramón Preciado Jiménez arkitektoak idatzi zuen 2025eko azaroan (314/2025 espedientea).
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan.
Puiun, 2026ko otsailaren 27an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2603228