2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Laborantzako herri-lurren adjudikazioa eskatzea (14. poligonoko 497. lurzatia, baratze modalitatean). Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa
Oibarko Udalak, 2026ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
"(...)
Hirugarrena.–10 egun balioduneko epea ematea, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154. eta 182. artikuluetan eta Udalaren laborantzako herri-aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzaren 18. artikuluan herritarrendako zuzeneko adjudikazio modalitatean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten bizilagunek, eskabideak Oibarko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu ahal izan ditzaten.
(...)"
Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta 10 egun balioduneko epea irekitzen, aipatutako eskabideak aurkez daitezen.
Oibarren, 2026ko martxoaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2603824