59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Cascanteko Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2026ko ekitaldiko zerga kobratuko du.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak dagozkien helbideratze-kontuetan kargatuko dira.

Titularraren helbidera igorriko da ordainagiriaren ordainketa abisu bat, eta interesdunak ordaindu beharko du, diru-sarrera bidez, bertan jasotako barra-kodea erabilita.

Helbideratu gabeko ordainketa abisu hori etxean jaso ezean, interesdunak eskatu beharko du, bai udal bulegoetan, bai Udalaren egoitza elektronikoan, zuzentzeko, behar bada, egoten ahal den akatsa, eta ordainketa egin ahal izateko.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin (jarraikiz Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluari).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2026ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2603837