2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Monteagudoko Udalak eta Tulebras eta Barillasko udalek osatutako Ehiza Mankomunitateak, Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu dute, barrutirako ezarritako 10 urteko indarraldia (2006-2016) bukatu delako.
Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, barruti horrek baitan hartuko dituen lursailen jabeek aukera izan dezaten berariaz adierazteko ez dutela lursailok barrutian sartzerik nahi.
Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Monteagudo, Tulebras eta Barillas.
Monteagudon, 2026ko martxoaren 7an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2603777