2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Borondatez ordaintzeko epea, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarako, 2026rako
Aditzera ematen da 2026ko apirilaren 20an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2026. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira CaixaBanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.
Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek sortuko dituzte legearen araberako errekarguak eta interesak, eta kobratuko dira premiamendu bidez.
Arradan (Murillo el Cuende), 2026ko martxoaren 3an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2603578