59. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Zirkulazioaren gaineko 2026ko udal-zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da Uharteko udalerrian helbideratuta dauden ibilgailuendako zirkulazioaren gaineko 2026rako udal zerga ordaintzeko epea 2026ko apirilaren 15ean bukatuko dela; epe hori bukatuta, eta hilabetez, zerga hori %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2026ko martxoaren 4an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2603573